![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/BertolArrieta-2018.jpg/640px-BertolArrieta-2018.jpg&w=640&q=50)
Bertol Arrieta
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, Gipuzkoa, 1975eko ekainaren 2a) euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria da.[1][2] Gidoigintzan ere aritua, narraziogintza izan da Arrietaren jarduera nagusia. Hala, bi ipuin-libururen egilea da: “Txikira beti hordago!” (Erein, 2004), eta “Alter ero” (Susa, 2012). Era berean, haur eta gazte literaturako hainbat liburu idatzi ditu, baina 2021eko udazkenean kaleratu zuen helduentzako bere lehen nobela, “Gezurra berdaderoa” (Elkar) komedia erotikoa. Urte bereko Café Bar Bilbao antzerki saria irabazi zuen “Zure sotoko ardoa” bere lehen antzezlanarekin.[3]2022an bere lehen nobela grafikoa argitaratu zuen, Sandra Garayoa ilustratzailearekin elkarlanean ("Hodeien gaineko aldean"), zeina gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu baitzen 2023an.
- Artikulu hau Bertol Arrieta Kortajarenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Bertol Arrieta | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Euskal Herria, 1975eko ekainaren 2a (48 urte) |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez Iñaki Alegria Loinaz |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
bertolarrieta.eus | |
![]() ![]() |
2003an hasi zen idazten, Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen orduan, What a Wonderful World narrazioarekin. Harrezkero ipuinak idazten jarraitu zuen, aldizka, informatikako irakasle eta ikertzaile zen bitartean, baina lanbide hori utzi zuen 2015ean idazle, zinemagile, gidoigile izateko bidean buru-belarri sartzeko.[4]