Beroaren eroapen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Beroaren eroapena[1] edo kondukzio termikoa, energia termikoa edo beroa transmititzeko mekanismo bat da, bi sistema edo gorputzen arteko kontaktu zuzenean oinarritua dena. Kondukzioan beroa partikulaz partikula transmititzen da, materia trukaketarik gabe.
- Artikulu hau beroaren higitzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eroapen».
Ingurune batek energia termikoa kondukzio bidez transmititzeko duen gaitasunari konduktibitate termiko deritzo eta kondukzio koefizienteak adierazten du. Kontrako propietatea, energia transmititzeari ingurune batek jartzen dion erresistentzia, erresistibitate termikoa litzateke.