Villa La Pelucca frescoes(en) Christ Among the Doctors(en) Salome with the head of John the Baptist(en)
Itxi
Italiako iparraldeko margolari hau Dumenzan jaio zen, Maggiore aintziratik gertu dagoen herrian. Benetako izena Bernardino Schapis zuen. Ez dira asko artista honen gainean dauden datu eta berriak.
1500. urtean, aitarekin bat, Milanera heldu zen eta bertan Giovan Stefano Scottoren tailerrean ikasiko du. 1504-1507 bitartean Trevison jarraitzen du bere formazioa osatzen, eta sasoi hartakoa izan daiteke “Ama Birjina eta umea” margolana, zeinak halako esalditxoa dakarren: Bernardinus Mediolanensis faciebat. Aldi berekoak ere bide dira beste lan batzuk, historiografiak Luiniri egotzi dizkionak: “Ama Birjina eta umea” (beste bertsio bat), edo “Jesus hilaren aurreko erosta”. Sasoi honetan ere hainbat fresko osatu ei zituen: “Errege magoen adorazioa” Luinoko San Pietro elizan, eta Monzako katedralean dagoen fresko bat.
1509an Milanera bueltatu zen: frantziskotarren komentu batek enkargua egin zion, egun Poldi Pezzoli Museoan den San Antonio Paduakoren irudia. XVI. mendeko bigarren hamarkadan Pilastrelloko Santa Maria Nuova elizako freskoak, San Giorgio di Palazzokoak eta Certosa di Paviakoak sortu zituen, besteak beste.
1509 eta 1514 bitartean “Villa Pelucca”ko freskoak pintatu zituen, Girolamo Ramiak kontratatuta; egun Brerako Pinakotekan daude, eta Luiniren lanetako onenak dira. Rabiarentzako ere hainbat margo mitologiko egin zituen, Palazzo Rabian ezarriak –gaur egun Berlinen eta Washingtonen daude ikusgai-.
1521eanErromara joan zen bidaian eta Raffaelloren lana ezagutu zuen zuzenean. Eta eragina izan zuten ostera, 1520-23 tartean, “Villa Peluccan” pintatu zituen beste fresko batzuetan. 1525ekoak edo dira Santa Maria dei Miracoli santutegian osautako freskoak, Ama Birgina eta Jesusen bizitzak azaltzen dituztenak. Aldi berekoak dira Comoko Sant’Abbondio elizako hainbat fresko, Prado Museoan egun dagoen “Familia Santua”, “Herodias eta Salome” gaitzat duten koadro bi (Boston eta Florentzian dira) eta “Andraren erretratua” (Washington).
1529koa da Luiniren artelan garrantzitsuenetakoa: Luganoko Santa Maria degli Angeli elizan den “Kristoren Pasioa eta gurutziltzaketa”.
1531n Saronnoko elizako santuen irudiak pintatzeko sinatu zuen kontratoa bitxia da: Luinik eguneko 22 libera jaso ei zituen, ardo, ogi eta ohantzeaz gain. Hain pozik bizi ei zen, Jaiotzari dagokion margoa doan sortu ei zuen.
Azken urteetako lanetan Leonardoren eragina nabaritu eta aipatu dute kritikoek: “Santa Ana” (Ambrosiana Pinakotekan) edo “Santa Katalina” (Hermitage Museoan) margoetan kasu.
Natibitate, 1500-1510, ohol gaineko olio-pintura, 42 x 38 cm, Bergamo, Carrara Akademia.
Jesus umea, San Joan eta aingerua, 1507-1510, ohol gaineko olio-pintura, 75 x 57 cm, Ottawa, Kanadako National Gallery.
Martiri gaztea, 1510 edo, ohol gaineko olio-pintura, 90 x 60 cm, bilduma pribatua.
Ama Birjina, umea eta San Joan 1510 edo, ohol gaineko olio-pintura, 22 x 18 cm, Bergamo, Carrara Akademia.
Jesus umea eta aingerua, 1510-1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 28 x 25 cm, Milan, Ambrosiana Pinakoteka.
Maddalenaren bihurtzea, 1510-1520, ohol gaineko olio-pintura, San Diego, Timken Art Gallery.
Ama Birjina, umea eta San Joan, ohol gaineko olio-pintura, 88 x 66 cm, Londres, National Gallery.
Ama Birjina eta umea, 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 43 x 40 cm, Washington, National Gallery.
Kristo bedeinkatzaile, 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 43 x 37 cm, Milan, Ambrosiana Pinakoteka.
Ama Birjina, umea eta San Joan Bataiatzailea, 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 83 x 66 cm, Viena, Liechtenstein Bilduma.
Jesus jakintsuen artean, 1515-1530, ohol gaineko olio-pintura, 72 x 85 cm, Londres, National Gallery.
Diptikoa: Kalbariora igokundea: Mater Dolorosa; Kristok gurutzea aldean darama, 1520, ohol gaineko olio-pintura, 50 x 40 cm, Milan, Poldi Pezzoli Museoa.
Ama Birjina, umea, San Sebastian eta San Roke, 1520-1522, ohol gaineko olio-pintura, 173 x 154 cm, Sarasota, Ringling Museum of Art.
Neskatoak bainua hartzen, 1520-1523, freskoa oihalera eramana, 135 x 250 cm, Milan, Pinacoteca di Brerako Pinakoteka.
Manaren istorioa, 1520-1523, freskoa oihalera eramana, 198 x 182 cm, Milan, Brerako Pinakoteka.
Santa Katalina aingeruen hilobira eraman zutenekoa, 1520-1523, freskoa oihalera eramana, 120 x 226 cm, Milan, Brerako Pinakoteka.
Jaiotza eta artzaien adorazioa, 1520-1525, oihal gaineko olio-pintura, 222 x 165 cm, Paris, Louvre.
Errege Magoen adorazioa, 1520-1525, oihal gaineko olio-pintura, 222 x 165 cm, Paris, Louvre.
Kristo bedeinkatzaile , 1520-1525, oihal gaineko olio-pintura, 140 x 110 cm, Paris, Louvre.
Salomek San Joan Bedeinkatzailearen burua hartu zuenekoa, ca 1525-1530, oihal gaineko olio-pintura, 55 x 42 cm, Viena, Kunsthistorisches Museum.
Ama Birjina, umea eta aingerua (Madonna di Maneggio), 1520-1530, oihal gaineko olio-pintura, 80 x 58 cm, Paris, Louvre.
Ama Birjina umeari jaten ematen, 1520-1525, ohol gaineko olio-pintura, 51 x 41 cm, Milan, Ambrosiana Pinakoteka.
Ama Birjina, umea, San Joan eta aingerua, 1523-1525, ohol gaineko olio-pintura, 86 x 60 cm, Madril, Thyssen-Bornemisza Museoa.
tobias sendatu zenekoa, 1525, ohol gaineko olio-pintura, 39 x 45 cm, Milan, Poldi Pezzoli Museoa.
Andraren erretratua, 1525, oihal gaineko olio-pintura, Washington, National Gallery.
Sant'Alessandro, 1525, ohol gaineko olio-pintura, 62 x 34 cm, Pasadena, Norton Simon Museum.
San Gerolamo penitentea, ca 1525, oihal gaineko olio-pintura, 88 x 64 cm, Viena, Kunsthistorisches Museum.
Maria Maddalena, ca 1525, ohol gaineko olio-pintura, 58 x 47 cm, Washington, National Gallery.
Gurutzea jarri zutenekoa, 1525-1530, ohol gaineko olio-pintura, 72 x 58, Milan, Pezzoli Museoa.
Ama Birjina eta umea tronoan santuek inguratuta, 1526, ohol gaineko olio-pintura, 209 x 147 cm, Londres, Courtauld Institute Galleries.
San Sebastian, ca 1526, oihal gaineko olio-pintura, 196 x 106 cm, San Petersburgo, Hermitage.
Ama Birjina jaten ematen, ca 1526-1530, freskoa oihalera eramana, 83 x 128 cm, Milan, Museo Diocesano.
Salome bataiatzailearen burua jasotzen, 1526-1531, oihal gaineko olio-pintura, 62 x 78 cm, Madril, Prado Museoa.
Santa Katalina eta aingeru bi, 1527-1531, oihal gaineko olio-pintura, 68 x 59 cm, San Petersburgo, Hermitage.
Salome eta Bataiatzailearen burua, 1527-1531, ohol gaineko tenpera, 51 x 58 cm, Florentzia,Uffizi.
Familia Sakratua, Santa Ana eta San Joan, 1527-1531, ohol gaineko olio-pintura, 118 x 92 cm, Milan, Ambrosiana Pinakoteka.
Gurutziltzaketa, San Paulo eta San Frantzizko, 1530, oihal gaineko olio-pintura, 90 x 73,5 cm, San Petersburgo, Hermitage.
W. Suida, Leonardo und sein Kreis, München, 1929.
J. Shell, Bernardino Luini's lost altarpiece for the church of San Vincenzo at Gravedona, in Arte Lombarda, 90-91, 1989, 189-191.
P. C. Marani, in Pittura tra Ticino e Olona. Varese e la Lombardia nord-occidentale, a c. di M. Gregori, Cinisello Balsamo, 1992.
V. Pini.- G. Sironi, Bernardino Luini. Nuovi documenti biografici, Milano 1993.
A. Di Lorenzo, in "Pittura a Como e nel Canton Ticino dal Mille al Settecento", a c, di M. Gregori, Milano 1994.
F. Frangi, Bernardino Luini, in Pittura a Milano. Rinascimento e Manierismo (a cura di M. Gregori). Milano, 1998, 229-235.
M. T. Fiorio, Bernardino Luini e la pittura del Rinascimento a Milano: gli affreschi di San Maurizio al Monastero Maggiore, Milano, 2000.
G. Bora, Bernardino Luini, in I Leonardeschi: l'eredità di Leonardo in Lombardia (a cura di M. T. Fiorio, P. C. Marani), Milano, 2000, 325-370.
P.C. Marani, Bernardino Luini, in Dizionario Biografico degli Italiani, 2006, ad vocem.