From Wikipedia, the free encyclopedia
Giuseppe Grillo, Beppe Grillo bezala ezaguna (Genova, 1948ko uztailaren 21a) Italiako umorista eta aktorea da, bere emanaldietan politikariak eta korporazioak kritikatzeagatik ezaguna.
Beppe Grillo | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giuseppe Piero Grillo |
Jaiotza | San Fruttuoso (en) , 1948ko uztailaren 21a (76 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Parvin Tadjik (en) (1996 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea, politikaria, idazlea eta aktibista |
Altuera | 174 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | 5 Izar Mugimendua |
| |
Komedian kasualitatez hasi zen, proba batean bakarrizketa inprobisatzeko gai izan baitzen 1977an. Umorea kritikatzeko erabiltzeko erabakia 1985ean hartu zuen. Hastapenean, bere ustez telebistako gehiegizko melodramatismoa salatu bazuen ere, berehala iragarki faltsuen eta produktu kutsakorren aurka egin zuen.
1987an, RAI telebista publikoko saio batean, Grillok Bettino Craxi Lehen Ministroa kritikatu zuen ustelkeriaren susmoak egotziz. Izan ere, Craxi Txinako Herri Errepublika bisitatzen ari zela, Grillok esan zuen:
Txinatar guztiak sozialistak baldin badira, nor lapurtzen dute?
Nahiz eta Craxiren gobernuko ustelkeria masiboa epaitegietan frogatuta egon (Craxi bera Tunisian hil zen erbesteratuta, Italiara itzuli ezinik), orduz geroztik oso gutxitan agertu da Grillo Italiako kate publikoetan, baita Silvio Berlusconiren Mediaset media sarean ere. Hala ere, 1993an, azkenean RAIra bueltatu zenean, 16 milioi ikusleko audientzia eskuratu zuen.
Hori dela eta, leporaino betetzen diren antzokietan ematen ditu gobernu eta korporazioen aurkako ikuskizunak; energia, ustelkeria, globalizazioa, adierazpen askatasuna edo teknologia ditu hizpide ohikoak. Parmalat enpresako ustelkeria kasuak leher egin baino askoz lehenago salatu zuen Grillok, finantza hutsuneak begi bistakoak zirelakoan. Internet ere erabili ohi du (Wikipedia goraipatu du ezaguerak partekatzeko balioarengatik), eta berak idatzitako bloga Italiako irakurriena da. 2005eko urrian, Time aldizkariak Europako 25 heroietako bat izendatu zuen Grillo.
2009an 5 Izar Mugimendua sortu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beppe Grillo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.