Benazir Bhutto
politikari pakistandarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Benazir Bhutto, بینظیر بھٹو, (Karatxi, 1953ko ekainaren 21a - Rawalpindi, 2007ko abenduaren 27a) politikari pakistandarra zen, birritan Pakistango lehen ministroa izandakoa (1988ko abenduaren 2tik 1990eko abuztuaren 6ra arte eta 1993ko uztailaren 18tik 1996ko azaroaren 5era arte hain zuzen).
2007ko urriaren 18an, Karatxin, bere aurkako atentatutik onik atera zen. Atentatu horretan 139 lagun hil eta 500 lagundik gora zauritu ziren.
Pakistango salbuespen egoera zela-eta, Pervez Musharraf presidenteak eskatuta, 2007ko azaroaren 8an ordu batzuetarako etxean atxilotu zuten salbuespen egoeraren aurkako manifestaldira joan ez zedin. 4 egun geroago, azaroaren 12an, berriz etxean atxilotu zuten.
2007ko abenduaren 27an Rawalpindi mitin bat ematen zegoela atentatu bat egon zen eta 30 pertsona hilik suertatu ziren, bera barne. Politikariari tiro egin ostean, hiltzaileak bere buruaz beste egin zuen, gainean zituen lehergailuak zartaraziz.[1]