![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b3/Bellatrix_DSS.png/640px-Bellatrix_DSS.png&w=640&q=50)
Bellatrix
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bellatrix Orion konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. Betelgeuse supererraldoi gorritik 5º dago mendebaldera. Bayer katalogoan γ Orionis bezala agertzen da, latinez Gamma Orionis. Izar aldakorra da, gutxi gorabehera 1.6ko magnitudearekin, beraz zeruko 25. izarrik distiratsuena da. Eguzkitik 250±10 argi urtera dago. Eguzkia baino 7,7 aldiz masiboagoa eta 5,75 aldiz handiagoa den erraldoi urdin bat da.
Datu azkarrak Behaketa, Distantzia Lurretik ...
Bellatrix | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 121 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 1,64, 0,54, 1,42, 1,73, 1,95, 2,17, 2,24 eta 2,32 |
Magnitude absolutua | −2,8 |
Mota espektrala | B2V |
Metaltasuna | −0,25 |
Konstelazioa | Orion |
Abiadura erradiala | 350,42 km/s |
Igoera zuzena | 81,282763557 ° |
Deklinazioa | 6,349703264 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 6 Eguzki erradio |
Masa | 8,4 M☉ |
Argitasuna | 6.400 L☉ |
Izendapenak | |
ikusi
|
Itxi
Orion konstelazioaren irudikapen klasikoa den ehiztarian, arkua hartzen duen sorbalda irudikatzen du.