From Wikipedia, the free encyclopedia
Leopoldo I.a Belgikakoa (Coburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1790ko abenduaren 16a - Laeken, Belgika, 1865eko abenduaren 10a) belgikarren erregea izan zen 1831-1865 bitartean. Belgika independentearen lehenbiziko erregea izan zen.
Leopoldo I.a Belgikakoa | |||
---|---|---|---|
1831ko uztailaren 21a - 1865eko abenduaren 10a ← baliorik ez - Leopoldo II.a Belgikakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Coburg, 1790eko abenduaren 16a | ||
Herrialdea | Saxonia-Coburg-Saalfeld | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Heriotza | Laeken (en) , 1865eko abenduaren 10a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Royal Crypt (en) | ||
Familia | |||
Aita | Francis, Duke of Saxe-Coburg-Saalfeld | ||
Ama | Countess Augusta Reuss of Ebersdorf | ||
Ezkontidea(k) | Princess Charlotte Augusta of Wales (en) (1816ko maiatzaren 2a - 1817ko azaroaren 6a) Luisa Maria Orleanskoa (1832ko abuztuaren 9a - 1850eko urriaren 11) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana frantsesa nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, militarra eta aristokrata | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Belgian Armed Forces (en) Britainia Handiko Armada | ||
Gradua | field marshal (en) teniente jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Saxonia-Coburg-Saalfeldeko printzea zen, eta Errusiako armadan aritu zen Napoleonen aurkako gerran. 1815ean, ingeles herritartasuna hartu eta Charlotte Ingalaterrako erreginagaiarekin ezkondu zen, baina bi urte geroago hil zitzaion emaztea.
1830eko iraultzan, Belgikako batzarrak hautatu zuen belgikar guztien errege, Joseph Labeauk hala eskatuta, eta errege izendatu zuten 1831n. Belgikaren aldeko saioak egin zituen nazioartean eta aurre egin zion herbeheretarren erasoari. 1832an, Frantziako errege Luis Filiperen arreba Luisa Maria Orleanskoarekin ezkondu zen eta handik aurrera Belgikako independentziaz arduratu zen nagusiki. Barne politikan, katolikoen eta liberalen arteko elkar-ulertzea bultzatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo I.a Belgikakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.