![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f0/Escudo_de_Velasco.svg/langeu-640px-Escudo_de_Velasco.svg.png&w=640&q=50)
Belasko (familia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Belasko familia edo Belasko Etxea Kantabria eta Bizkaiko Erdi Aroko leinu noblea izan zen. Ahaide Nagusien arteko gerretan (XIII-XV. m.), ganboatarren alde borrokatu zen eta botere handia zuten Gaztelako Erresuman.[1] Enkarterrietan eta ekialdeko Kantabrian benetako estatu-paraleloa zuten: Balmaseda, Zalla eta Villaverde Turtzioz kontrolatzen zituzten eta baita gertuko Castro Urdiales ere. Belasko eta Salazar familien arteko mugak Zierbenan, Galdamesen, Atxuriagan eta Zubiaten ziren.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f0/Escudo_de_Velasco.svg/320px-Escudo_de_Velasco.svg.png)