![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b0/%2522storksbill%2522_geranium.jpg/640px-%2522storksbill%2522_geranium.jpg&w=640&q=50)
Belar gaizto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Belar gaiztoa[1], halaber belar txarra, gizakiak aldatutako tokietan berez hazten den landare edo belarra da, soro edo lorategietan adibidez, eta gizakiarentzat une eta toki zehatzen batean desiragarria ez dena. Barreiaketa gaitasun, iraunkortasun eta lehiakortasun handia dute ezaugarri[2]. Hortaz, belar txarrak familia botaniko askotakoak izan daitezke, baina sarri topatzen diren espezieen erdiak baino gehiago honako familia hauetakoak dira: Aserazeoak, Poazeoak, Ziperazeoak, Poligonazeoak, Brasikazeoak eta Apiazeoak[3][4]. Poazeoen familiak ditu belar txar gehien (baina baita landatutako espezie gehien ere).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b0/%22storksbill%22_geranium.jpg/640px-%22storksbill%22_geranium.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2b/Yellow_star_thistle.jpg/640px-Yellow_star_thistle.jpg)
Soroetan hazten diren belar txarrei, hau da, berariaz landatu gabekoei, landare segetal[5] edo sorotar[2] deritze. Landare hauek urterokoak dira, neguan ernetzen dira eta ez dira laboreekin lehiatzen, nahiz eta zereal-alorren mende izan. Bioaniztasunaren oinarri garrantzitsuak dira. Segetal edo sorotar terminoa neutroa da eta ez du "belar txar" terminoaren kutsu negatiboa.
Malherbologia deitzen da, belar txarrak aztertzen dituen zientzia modernoa.