Beistegi Hermanos edo BH Eibarren (Gipuzkoa) sortu zen lantegia da. Gaur egun egoitza eta lantegi nagusia Gasteizen daude.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Beistegui Hermanos
Thumb
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1909
webgune ofiziala
Itxi
Thumb
BH Bikes

Historia

1909. urtean, Juan Beistegui eta Cosme Beisteguik Beistegui Hermanos deitutako pistolagintzarako lantegia sortu zuten Eibarren[1]. Mauser erako pistolak egiten zituzten eta lehenengo urteetan enpresa txikia bazen ere, handitzen joan zen. 1913an lau langile zituzten, baina 1916an 40 langile izatera pasa ziren. Lehenengo Mundu Gerra bukatu zenean, 1919an, krisia izan zuten sektorean eta 20 langile izatera pasa ziren.

1923an, enpresak bizikleta-koadroak egiten hasi zen beste produktuekin batera.

1929an, lantegi honek, armagintza utzi eta bizikletagintzarekin bakarrik jarraitu zuen. Ondoren, lantegiak bere txirrindularitza taldea sortu zuen haien bizikletak jakitera emateko.

1955ean motozikleta egiten hasi ziren eta 1959an, Gasteizera joan zen lantegia[1]. 1960ko hamarkadan bizikleta osoa egitera pasa ziren.

1990ko hamarkadeko lehenengo urteetan Peugeot enpresako txirrindularitza atala erosi zuen eta Ciclo Europe marka sortu zuten. hamarkada honetako bigarren erdian Espainia eta Portugaleko merkatuan konzentratu zen, baina gero, europako merkatura bueltatu zen berriro.

Gaur egun, Ciclo Europe enpresa barruan dago Peugeot, BCH eta Gitaneren arteko enpresa-partzuergoan.

2006tik aurrera, Arabako lantegia murrizten joan zen eta 2010eko amaieran lantegia itxi zuten. Empresak ia 500 langile izan zituen eta 200.000 bizikleta ekoizten zituen urtean. Hoietako erdiak europako merkatuan saltzen zituelarik.

Gaur egun, produkzioa Portugaleko eta Txinako lantegietan egiten dute.

Gaur egun, eta 2012tik, Burgos-BH talde profesionala dauka. 2012a baino lehen taldeko bizikleten hornitzailea zen.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.