From Wikipedia, the free encyclopedia
Begoña Kirol Elkartea Bilboko Begoña auzoko futbol taldea da.
Unión Deportiva Begoña 1924ko ekainaren 7an Begoñan sortu zuten, Bilboko auzo bihurtu baino zenbait hilabete lehenago. Klubak Boluetako Ariñ-Beti eta Mallonako La Cruz auzoko Cruzados futbol taldeak batu zituen. Herrian bazeuden beste talderik orain bizirik daudenak, tartean Sporting Begoñes, egun Santutxu FK dena.
Gregorio Urkaregi, berrogeita sei urtez Begoñako etxe-mediku ezaguna izan zena, Begoñako futbol taldeko medikua ere izan zen, baita zuzendaritza-batzordeko kide ere zenbait urtez, eta presidente 1950-51 eta 1951-52 denboraldietan.[1][2] 1952ko Bizkaiko Kopan txapelduna izan zen Begoñako taldea.[3]
Urte horietan Jesus Garai jokalari gazte-gaztetxoak Begoñako taldean jokatzen zuen. 1950ean, hogei urterekin, Athletic-era pasa zen eta Athleticen historiako defentsarik onenetakoa izango zen. Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen (1960-1965), eta gero beste bat Malagan.[4]
1950eko hamarkadan 5 denboraldi eman zituen Hirugarren Mailan, 1953 eta 1958 artean.
Mallona, 1947an irekia, Alde Zaharra eta Begoña artean kokatuta. . Beste futbol taldeek ere erabiltzen dituzte instalazioak.
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2009-10 | Lurraldeko 1. maila | 4.a |
2010-11 | Lurraldeko 1. maila | 1.a (igo) |
2011-12 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 11.a |
2012-13 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 8.a |
2013-14 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 4.a |
2014-15 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 15.a |
2015-16 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 7.a |
2016-17 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 8.a |
2017-18 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 15.a (jeitsi) |
2018-19 | Bizkaiko 1. erregionala | 10.a |
2019-20 | Bizkaiko 1. erregionala | 18.a (jeitsi) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.