idazle eta ilustratzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Helen Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren 28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) britainiar idazlea, ilustratzailea[1] eta naturalista izan zen.
Beatrix Potter | |
---|---|
(1913) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helen Beatrix Potter |
Jaiotza | West Brompton, 1866ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua Londres |
Bizilekua | Ingalaterra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Near Sawrey, 1943ko abenduaren 22a (77 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Rupert William Potter |
Ama | Helen Leech |
Ezkontidea(k) | William Heelis (1913ko urriaren 15a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | gobernantza (1905 - 1913) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ilustratzailea, margolaria, haur literaturaren idazlea, mikologoa, zientzia ilustratzailea, botanikaria, eleberrigilea, kontserbatzailea eta artista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Randolph Caldecott |
Genero artistikoa | maitagarri-ipuina |
peterrabbit.com | |
Klase ertaineko etxe batean jaioa, etxe-irakasleek hezi zuten eta beste haurrengandik bakartuta hazi zen, anai gazteagoa beste kiderik ez zuen izan. Maskotak zituen eta oporrak igarotzen zituen Eskozian eta Lake Districten, paisaiarekiko, florarekiko eta faunarekiko maitasuna garatuz. Hori guztia gertutik ikusi eta margotu zuen. Potterren onddoen azterketak eta akuarelak errespetatu sakona jaso zuten mikologiaren alorrean. Hogeita hamar urte zituenean, The Tale of Peter Rabbit haurrentzako liburu arrakastatsua argitaratu zuen. Horren ondoren, denbora osoko lan moduan haurrentzako liburuak idazten eta ilustratzen hasi zen.
Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemanera, gaztelaniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Lan nagusiak: The Tale of Peter Rabbit (1900, Peio untxiaren ipuina, euskaraz Desclée de Brouwer argitaletxeak 1993an argitaratua, Garbiñe Legorburuk itzulita[2])), The Tailor of Gloucester (1902, Gloucesterreko jostuna) eta The Tale of Benjamin Bunny (1904, Benjamin Bunnyren istorioa).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.