![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/Irulegiko_eskua_-_Nafarroako_Gobernuaren_irudi_galeria_27.jpg/640px-Irulegiko_eskua_-_Nafarroako_Gobernuaren_irudi_galeria_27.jpg&w=640&q=50)
Baskoien hizkuntza
Basskoien hitz egiten zuten hizkuntza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Baskoien hizkuntza[1], hizkuntza baskonikoa[2] edo baskoiera[3] antzinatean baskoiek erabiltzen zuten hizkuntza hil bat da. Aztarna arkeologikoek erakusten dute hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan zela.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Eskualdea ...
Baskoien hizkuntza | |
---|---|
![]() sorioneku · {n}
tenekebeekiŕateŕe[n] oTiŕtan · eseakaŕi eŕaukon ·. | |
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Baskoien lurraldea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Euskal hizkuntzak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak |
Itxi
Baskoien eta akitaniarren hizkuntzen arteko erlazioa ez dago argi. Dena den, hizkuntza bera edo familia berekoak izan zitezkeela uste da.
Bi idazkera sistematan jaso dugu hizkuntza hau: iberierazko idazkera oinarri hartuta, baskoiek garatu zuten idazkera eta geroago, latinez. Latinez ez da orain arte baskoierazko testurik aurkitu, izenak baizik, latinezko testuetan sartuta.