![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f0/Basil_Rathbone_headshot%252C_1935.jpg/640px-Basil_Rathbone_headshot%252C_1935.jpg&w=640&q=50)
Basil Rathbone
From Wikipedia, the free encyclopedia
Basil Rathbone, izen osoz Philip St. John Basil Rathbone (Johannesburgo, Britainiar Inperioa, 1892ko ekainaren 13a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1967ko uztailaren 21a) antzezlea izan zen. 1938an Oscar sarietarako izendatua izan zen If I were a King filmean egindako lanagatik. Ezaguna da, oso, Arthur Conan Doylek sortutako Sherlock Holmes arrakasta handiarekin zineman antzeztu zuelako, eta hainbat filmetan bilau eta pertsonaia gaiztoak bikain itxuratu zituelako: Sir Guy Gisbourneko gogoangarria (The Adventures of Robin Hood ), edo Esteban Pasquale kapitaina (The Mark of Zorro).
Basil Rathbone | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip St. John Basil Rathbone |
Jaiotza | Johannesburg, 1892ko ekainaren 13a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | New York, 1967ko uztailaren 21a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ouida Bergère (1926 - 1967ko uztailaren 21a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Repton School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea |
Altuera | 186 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Shakespearean comedy (en) ![]() ekintza-filma beldurrezko zinema |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Antzerkiaren mundutik ailegatu zen Rathbone zinemara: 1911tik taulen gainean ibilia zen eta bere aurreneko filma 1921ekoa da: Innocent. Ezpatari trebea zen, eskrima zaletasun handia baitzuen eta horren lekuko zineman izandako borrokak: The Adventures of Robin Hood, Tower of London, The Mark of Zorro edota The Court Jester. Baina gaiztoarena egitea egokitzen zitzaionez film bakar batean, 1936ko Romeo and Juliet hartan, izan zen irabazle.
1936 eta 1946 bitartean hamalau film egin zituen Doyleren Sherlock Holmes pertsonaia antzeztuaz, Nigel Bruce aktorea lagun zuela Watson doktorearen itxuratzean. Lanok irratirako moldatuak izan zirenean (1939-1946) Rathbone eta Bruce ere aritu ziren horretan. Ahoskera ederreko aktorea zen Rathbone; ipuin, poema asko, eta literatur testuetako dramatizazioak grabatuak utzi zituen. Halakoetan lagun izan zuen Vincent Price aktorearekin aritu zen. Pricerekin batera 1962 eta 1964ko Roger Cormanen filmetan ikusi ahal dugu: Tales of Terror eta Comedy of Terrors.
Bihotzekoak jota Rathbone 1967an hil zen New Yorken, 75 urte zituela.