Basamarrubi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marrubia[1][2][3] edo basamarrubia[4][5] (Fragaria vesca), halaber arrega (Ipar.) edo mailuki (Bizk.), Fragaria generoko espeziea da, sukaldaritzan estimatuak bere fruitu gorri mamitsuengatik. Euskal Herrian topatu dezakegun basoko espeziea da. Ez da baratze-marrubiaren (Fragaria x ananassa) basa barietatea, zeina gehien kontsumitzen den gaur egun, baizik-eta espezie erabat independentea. Marrubia Antzinarotik gustukoena izan zen Europan, eta XIV. mendetik aurrera bere laborantza antolatua hasi zen. XVIII. mendera arte ustiatua izan arren, baratze-marrubiak ordezkatu zuen marrubien ekoizpenean[6], fruitu handiagoko barietate amerikarren hibridoa dena. Marrubiaren zaporea ordea, biziagoa da, eta gourmet batzuek nahiago dute.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Basamarrubi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Fragaria |
Espeziea | Fragaria vesca Duchesne
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Fragariae folium (en) , alpine strawberry (en) eta wild strawberry seed (en) |
Itxi
- Artikulu hau Fragaria vesca landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marrubi (argipena)».