Barry (telesaila)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Barry 2018ko martxoaren 25ean HBOn estreinatu umore beltzezko eta akziozko telebistako seriea da. Alec Berg-ek eta Bill Hader-ek sortuta, Hader bera da aktore magusia. Ozark edo Breaking Bad telesailen kasuan bezala, pertsonaia nagusiak bizitza normal samarrak egiten saiatzen dira, baina delituz, hilketaz eta muturreko egoera ikaragarriekin nahasten dira bizimodu arrunteko gorabeherak[1]. Beste bi telesail horietan baino gehiago, alderdi umoretsua gehiago lantzen da hemen, eta krimen elementuak gore ukituekin eta esajerazio komedikoekin agertzen dira sarri.
Datu azkarrak Barry (telesaila), Jatorria ...
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bill Hader eta Alec Berg |
Izenburua | Barry |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 32 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Wingo (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2018ko martxoaren 25a |
Amaiera-data | 2023ko maiatzaren 28a |
hbo.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Itxi
2018 eta 2019an bi denboraldi egin ziren, eta etenaren ondoren 3. denboraldia 2022an, non 4. denboraldi bat ere egingo zela iragarri zen.