Barometro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Barometroa presio atmosferikoa neurtzeko tresna da.[1] Presio atmosferikoa, atmosferak azalera unitateko egiten duen pisua da.
Lehen barometroak bere goikaldea itxia zuen hodi batean hertsitako likido zutabe batez osatuak zeuden. Likido zutabearen pisuak, zehatz konpentsatzen du atmosferaren pisua. Lehen barometroak, Evangelista Torricelli matematikari eta fisikariak egin zituen XVII. mendean. Presio atmosferikoa, 10 metro inguruko altuera duen ur zutabe baten altueraren baliokidea da. Merkuriozko barometroetan, urarena baino 13,6 aldiz dentsoagoa dena, itsasoaren mailan, egun oskarbi batean presio atmosferikoak eutsitako merkuriozko zutabea, gutxi gora-behera, 760 mmkoa da.
Barometroak, atmosferaren egoera neurtu eta iragarpen meteorologikoak egiteko funtsezko tresnak dira. Presio altuak, euri arriskurik gabeko tokiekin bat datoz, eta, presio baxuak, berriz, ekaitz tokiekin.
Barometroek adierazten duten presio atmosferikoaren neurri unitatea, hektopaskala da, hPa laburtuta.