From Wikipedia, the free encyclopedia
Barkilloa zilarrezko ontzi edo katilu txiki bat da, elizaren eta kontzejuetako ekitaldi batzuetan ardoa banatzeko erabilia Nafarroako hainbat herritan, eta baita Araban ere (Kontrastan, bederen)[1]. Katilu eta tazika ere esaten zaie[2].
Barkilloak zilar sendoz eginak daude eta bozelduta, argitasunean ardoaren irisazioak ikusteko modua ematen dute dastatu aurretik. Orokorrean, 150-160 zentimetro kubikoko kapazitatea dute, 9-11 zentimetroko diametroa, 3-4 zentimetroko altuera eta bi gider dituzte. Zilargilearen data eta puntzoia eramaten dute, eta inskripizio labur bat izan dezakete, zer udal edo kalekoak diren idatzita.
Ardoa edan ondoren, barkilloak ez dira garbitzen beste, eta ahoz aho doaz hortaz. Zilarrak kutsatzeak eragozten dituelako ustea lotzen zaie barkilloei[3].
Arbizun, udaletxean gordetako kutxa batean dituzte 1712an egindako hiru barkilloak, eta Donibane jaietan horiekin ardoa banatzen zaie herritarrei. aate edo edatea esaten dioten zeremonian[4][5][6].
Etxarri Aranatzen auzate esaten dieten erromerietan erabiltzen dira barkilloak, eta baita ere San Kiriko, San Adrian, Amaletai eta Ama Birjinaren egunetan. Katiluetan batzuek herriko ezkutua dute zizelkatua. Tradizionalki sisa zergak biltzen zituzten sisero edo aguazilek egiten zuten ardo banaketa barkilloetan.[2]
Joxe Miel Barandiaranek dio Larraunen "zilarrezko hamahiru diruak elizara eramateko ontzitxoak" zirela barkilloak, eta egiteko hori amaitzean, ontziotan banatzen zela ardoa. Era berean, herriko bataioetan gatza eramateko erabiltzen zen barkilloa[1].
Altsasu, Urdiain eta Lakuntza herrietan ere gordetzen da ohitura. Oro har, zabaldua egon da Sakanako ibarretan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.