Bariba (hizkuntza)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bariba, baatonum (baatɔnum), baatombu, baatoni, barba, barganchi, bargawa, bargu baruba, berba, bogung, edo burgu, Nigeria-Kongoko hizkuntza familiako afrikar hizkuntza da, bariba herriak hitz egiten duena. 450.000 hiztun inguru ditu, Beninen populazioaren %8,5a osatzen duena.
Bariba | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Benin |
Hiztunak | 450.000 inguru |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Gur (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bba |
Ethnologue | bba |
Glottolog | baat1238 |
IETF | bba |
Batez ere Benin iparraldean erabiltzen da 50.000 km2 baino gehiagoko eremu zabalean, baina Kwara estatu mugakidean ez ezik, Nikki, Parajou, Kandi eta Natitingou lurraldetan ere hitz egiten da[1]. Nigerian, Kwara estatuan hitz egiten da Okuta, Ilesha, Yashikira, Gwanara, Kaiama eta Bus eremuetan[2].
Bariba hitz egiten deneko lurraldeari Baru Tem (baatɔnu lurra) edo Baru wuu (baatɔnu herria) esaten zaio. Hala ere, Baru wuu-k Borgou izena hartzen du frantsesez kolonizatzaileak, garai hartan, zailtasun linguistiko eta fonetikoak zituztelako hizkuntza tonalen aurrean. Horrela, Baru Wuu lurraldea, Borgou idazten da gaur egun ere.
Biztanleei baatɔmbu edo baru bibu deitzen zaie (Baru Wuu semeak) eta bariba hizkuntza hitz egiten dute. Baru Wuu (Borgou) Beningo Errepublikako iparraldeko departamenduetako bat da. Niger ibaiaren eskuinaldean dago, 70.000 km2 baino gehiagoko azalerarekin, 20.000 Nigerian eta 50.000 baino gehiago ipar Beninen, Borgou, Alibori, Atacora departamentuetan Kèru, Wassa eta Kpande (gaur egun Kouandé) eskualdetan.