Bank of America
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bank of America Corporation (normalean Bank of America edo BofA laburtua deitua) Charlotten egoitza duen bankua da. Aktiboak kontuan hartuz, Estatu Batuetako bigarren banketxe holding handiena da.[1] 2010etik aurrera, Bank of America Ameriketako Estatu Batuetako bosgarren konpainiarik handiena da guztizko diru-sarrerei dagokienez,[2] eta petrolio-konpainia ez den hirugarrena (Wal-Mart eta General Electricen ondoren). 2010ean, Forbes aldizkariak Bank of America munduko hirugarren enpresarik handiena izendatu zuen.[3]
Bank of America | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Bank of America Corporation |
Izen laburra | BofA |
Mota | kreditu-erakundea, negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | finantza-zerbitzua, Bankua eta International Standard Industrial Classification (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | World Wide Web Consortium eta FIDO Alliance (en) ![]() |
Honen parte | S&P 500 |
Eskumendekoak | Merrill Lynch, Bank of America Merrill Lynch (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 204.000 (2018) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Brian Moynihan (en) ![]() |
Zuzendaritza-taldea | Brian Moynihan (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Egoitza nagusi |
|
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | akzio konpainia eta kapital irekiko enpresa |
Jabea | Berkshire Hathaway (en) ![]() ![]() |
Zeren jabe | 108 North State Street (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Aktiboak | 2.144.000.000.000 $ (2015) |
Kapital berekia | 272.920.000.000 $ |
Diru-sarrerak | 94.950.000.000 $ (2022) |
Irabazi garbia | 27.528.000.000 $ (2022) |
Ustiapen-mozkina | 18.995.000.000 $ (2020) |
Burtsa-kapitalizazioa | 232.000.000.000 $ (2017) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1998 1956 1784 |
Sortzailea | |
Sorlekua | San Frantzisko |
Ordezkatzen du | NationsBank (en) ![]() ![]() |
Aurrekoak | FleetBoston Financial (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jasotako sariak | The Center's Honorarium Honorees (1999) |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2008an Merrill Lynch erosi zuenean, Bank of Americak postu inportantea bereganatu zuen inbertsio-bankaren merkatuan. 2009ko abuztuan gordailu guztien %12,2 egin zuen Estatu Batuetan,[4] eta Estatu Batuetako lau banku handienetako bat da, Citigroup, JPMorgan Chase eta Wells Fargorekin batera.[5] Estatu Batuetatik at, 40 herrialdetan lan egiten du. Estatu Batuetan txikizkako bankaren tamaina du, herrialdeko biztanleriaren %80 inguru hartzen du eta 57 milioi bezero eta enpresa txiki artatzen ditu 5.600 banketxetan eta 16.200 kutxazain automatikotan (ATMak).[6]