Baltasar Lobo (Zamora, Espainia, 1910eko otsailaren 22a - Paris, Frantzia, 1993ko irailaren 4a) espainiar margolari eta eskultorea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Baltasar Lobo
Thumb
(2022)
Bizitza
JaiotzaCerecinos de Campos, 1910eko otsailaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis, 1993ko irailaren 4a (83 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lantokia(k)Madril eta Paris
Jasotako sariak
Mugimenduaarte abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua

Find a Grave: 15887580 Edit the value on Wikidata
Itxi
Thumb
"Emakumea", Baltasar Loboren eskultura.

Biografia

Valladolideko irudigintza lantegi batean hasi zen txikitan lanean, eta bertan jaso zuen lehen arte-heziketa. 1927an Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan ikasteko beka bat lortu zuen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Parisera joan zen bizitzera, eta hango arte giroan murgilduta, Picasso pintorea eta Henri Laurens eskultorea ezagutu zituen. Sormen-lanari ekin zion bete-betean, eta 1958an lehen erakusketa banakakoa egin zuen. Horren ondoren, Europako hainbat hiritan erakutsi zituen bere lanak, eta munta handiko enkarguak jaso zituen, hala nola Annecyko Savoiar Monumentua (erresistentziaren alde borrokatu ziren espainiarren oroimenez) eta Caracasko unibertsitate hirian dagoen "Amaetxe" ospetsua.

1960an Espainiarekiko harremana berritu zuen, Madrilgo Arte Garaikidearen Museoak 1940. urtetik aurrera egindako lanari buruzko erakusketa antolatu zionean. 1984an, León Felipe poetaren jaiotzaren mendeurrenean, haren omenezko monumentua egiteko enkargua jaso zuen. Bere eskulturetan bi gai nagusi errepikatu izan dira: amatasuna eta emakumearen irudia. 1984an Arte Plastikoetako sari nazionala jaso zuen.

Baltasar Lobo museoa

Baltasar Lobo Museoa Zamora hirian dago. 2007an inauguratu zen eta bere obrari bakarrik eskaini zitzaion. Bisita doakoa da. Museoa 'Erraldoien Etxea' delakoan dago, eta bertan egilearen eskultura ugari, marrazkiak eta bestelako dokumentazioa ikus daitezke. Gaztelu berean eta lorategietan, Baltasar Loboren brontzezko formatu handiko eskultura batzuk daude.[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.