Baleriano Mokoroa
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Baleriano Mokoroa Soto (Tolosa, Gipuzkoa, 1871ko apirilaren 14a - 1941eko apirilaren 16a) euskal idazlea. Justo Mariren aita izan zen. Euskalzale, Ibaizabal eta Euskal-Erria aldizkarietan eman zituen argitara antzerki lan eta olerki aipagarrienak. 1895ean Ramos Azkarateren Ijituen kontratuba eta ezkontza antzezlanean parte hartu zuen. 1897ko Oiartzungo Euskal Jaietan Damuba garaiz, bere antzerkilan ezagunena, saritua izan zen, eta urte hartan bertan argitaratua. Mokoroarena da, halaber, Aitortu egin behar! edo Guraso baten estuasunak! (1902-1903), ekitaldi bakarreko komedia.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Baleriano Mokoroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1871ko apirilaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa eta Tolosa, 1941eko apirilaren 16a (70 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Itxi