Bakterio-populazioaren hazkundea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bakterio-populazioaren hazkundea bakterioen ugalketaren ondorioz mikrobio horien populazio batek bizi duen aldaketa numerikoari deritzo. Prozesu honen bitartez bakterioen zelulen kopurua asko handitzen da [1].
Jakina denez, bakterioak erdibiditze izeneko prozesuaren bitartez ugaltzen dira. Mutaziorik gertatu ezean, erdibiditzearen ondorioz sortutako bi zelula alabak jatorrizko zelularen berdinak izango dira genetikoki.
Bakterioen ugalketa, beraz, 2 zenbakidun progresio geometrikoa da:
Hazkunde horren formula matematikoa honako hau izanik:
Non:
N= bakterioen kopurua amaieran; N0 = hasierako bakterioen kopurua eta n = belaunaldien zenbakia
Escherichia coli, hazkuntza-ingurune egoki batean, 20 minutuero erdibiditzen da. Horrek esan nahi du 48 ordutan 144 belaunaldi pasatu direla:
N = N0 x 2n
N = 1 x 2144
Amaierako bakterioen kopurua egundokoa izango litzateke, baina praktikan bakterio asko hiltzen dira, amaierako kopurua txikiagoa izanik. Fase honetan bakterio-populazioaren hazkundea esponentziala da [2]
Hasierako eta amaierako bakterioen kopurua ezagututa, erraza da belaunaldien kopurua ezagutzea: