Bahá'í fedearen sortzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Bahá'u'lláh (bəˈhɑːʊˌlɑː ; persieraz : بهاءالله ; euskaraz, "Jainkoaren Aintza"), jaiotizenez Mírzá Husayn Alí-i-Nurí, (persieraz میرزا حسینعلی نوری) erlijio buru irandar ospetsua eta bahá'í fedearen sortzailea, bake unibertsala eta arraza, nazio zein erlijioen arteko batasuna bultzatu zituen. Teheranen jaio zen 1817ko azaroaren 12an/ 1233ko Muharramen 2 AH eta Palestinan hil zen 1892ko maiatzaren 29an/ 1309ko Dhū al-Qaʿdaren 2 AH.[1]
Bahá'u'lláh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | حسینعلی نوری |
Jaiotza | Mirza Bozorg Nuri House (en) , 1817ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Qajar dinastia (1817 - 1853) |
Bizilekua | Teheran |
Heriotza | Akre, 1892ko maiatzaren 29a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Bahá'u'lláh-ren santutegia |
Heriotza modua | berezko heriotza: sukarra |
Familia | |
Aita | Mírzá ʻAbbás Núrí |
Ezkontidea(k) | Ásíyih Khánum Fatimih Khánum (en) Gawhar Khanum (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | profeta eta Jainkoaren Agerpena |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Bahá'í fedea |
Mazandarango goi-mailako familia baten baitan jaioa, 1844an, 26 urte zituela, Báb-enganako fedea aitortu zuen. Bábí-ek jasandako jazarpen-kanpaina batean, espetxean sartu zuten eta jabetza guztiak kendu zizkioten. Geroago, Otomandar inperiora erbesteratu zuten bere familia eta lagun batzuekin, eta horrela bizi izan zen 1892an Palestinako ´Akká hirian hil zen arte.
Bagdaden bizi zelarik, idazki mistikoak sortzen hasi zen eta jarraitzaile asko bereganatu zituen. Geroago, Báb-ek iragarritako Jainkoak agerraraziko zuena (man yoẓheroh Allāh) bera zela aldarrikatu zuen. Haren ondorioz, bábí komunitatea banatu zen eta Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileek bahá'í izendapena hartu zuten.[2]
Urteak pasa ahala, jarraitzaileen komunitatea handituz joan zen. Aldi berean, Bahá'u'lláh-k komunitatea antolatzeko arauak, eta fededunei zein agintariei zuzenduriko gutun asko idatzi zituen, ordura arte mistiko hutsa zena praktikan nola ezar zitekeen adieraziz. 1994an Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian Bahá'u'lláh-ren 21.000 idazki zituzten, haietatik 7.169 jatorrizko testuak ziren. [3]
Bahá'u'lláh izenaz gain, Mirza Husain Alí honako askotariko izen sinbolikoekin aipatzen da bahá'í literaturan eta bahá'í-en artean. Honako hauek dira ohikoenak: Jaunen Jauna, Izenik Handiena, Edertasun Bedeinkatua, Antzinako Edertasuna, Lumarik Gorena, Izen Ezkutua, Altxor Gordea, Jainkoak agerraraziko duena, Ozeanorik Handiena, Zerurik Gorena, Aurreneko Sustraia, Berez Dirauena, Sinaiko Hizlaria, Itunaren Jauna, Bihotzetako Maitea, Jainkozko Loto-zuhaitza, Bidearen amaieran dagoen zuhaitza. [4]
Bahá'u'lláh, jaiotzean Mírzá Ḥusayn-`Alí Núrí (persieraz: میرزا حسینعلی نوری), 1817ko azaroaren 12an (1233ko Muharram hilabetearen 2an, AH) Teheranen jaio zen, Persiako hiriburuan, gaurko Iranen, hango familia noble batean.
Zenbait bahá'í-egileren arabera, bere jatorrian atzera eginez, Abraham eta Ketura [5] (Abraham-en 2. emaztea) , Zoroastro, Jazdgard III.a ( sasandar inperioko azken erregea), [6] eta Jese [7][8] arbaso izan zituen. John Able bahá'í egileak dioenez, Bahá'u'lláh bazetorren bai Abraham eta Sararengandik, bai Abraham eta Keturarengandik.[9]
Bere ama Khadíjih Khánum zen eta aita, Mírzá Buzurg. Bahá'u'lláh-ren aita Fat′h Ali Shah Qajar-aren hamabigarren semearen bisir gisa aritu zen. Aurrerago, Burujird eta Lorestango[10] gobernari izendatu zuten, nahiz eta urte batzuren buruan, Muhammad Shah boterea eskuratu zuenean, kargutik kendu egin zuten. Aitaren heriotzaren ostean, Bahá'u'lláhri lanpostu bat eskaini zioten gobernuan, Hajj Mirza Aqasi bisir berriaren ondoan, baina uko egin zion.[8]
Bahá'u'lláh-k hiru emazte izan zituen. Ásíyih Khánum bere lehen emaztearekin 1835ean ezkondu zen. Teherango goi-mailako familia baten alaba zen, eta 15 urte zituen ezkondu zenean, senarrak 18[11]. Bi goitizenez ezagutzen da: Hosto Goraipatuena eta Navvab. [12] Bigarren emaztea Fátimih Khánum bere lehengusua zen eta 1849an ezkondu ziren. Fatimak, Mahd-i-'Ulyá goitizenez ezaguna, 21 urte zituen eta Bahá'u'lláh-k 32. [11] . Hirugarren emaztea Gawhar Khánum izan zen, Bagdaden ezkondu ziren 1863 baino lehen.[9]
Burupeak laster amaitu ziren Báb-en mezuaren alde azaldu zenean. Báb-en hilketa eta gero bábí-en aurka sortu zen bortxakeripean Bahá'u'lláh-k bere jabego guztiak galdu, eta atxilotuta, torturatuta eta Otomandar inperiora erbesteratuta izan zen.
Hasieran, Bagdad-era bidali zuten eta han 1863. urtean Báb-ek agindutakoa Bera zela aldarrikatu zuen. Bagdad-etik Konstantinoplara, Hadrianopolis-a eta azkenean 1868. urtean gaur egun Israelen dagoen Akre hiri presondegira eraman zuten.
Hadrianopolis-etik eta geroago Akre-tik bere garaiko agintariei zenbait gutun bidali zizkien. Eskutitz horietan gizateriaren baterapen hurbila eta munduko zibilizazio berriaren sorrera aldarrikatzen zuen. XIX. mendeko lehendakari, enperadore eta erregeen arteko tirabirak konpondu, armamentuak murriztu, eta indarrak munduko bakea ezartzeko erabil zitzaten deialdia egin zien.
Bahá'u'lláh Bahjí-n hil zen, Akre-ko iparraldean eta han lurperatu zuten. Bere ikasbideak ekialde ertainetik haraindi zabaltzen hasi ziren laster eta mundu mailako erkidegoa sortu dute.
Bahá'u'lláh-k milaka gutun eta liburu idatzi zituen, gehienak arabieraz eta batzuk persieraz, 1994an 7.160 artxibatuta zeuden Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian. lauzatxoen mikrofitxen kopiak ere gorde dira munduan zehar hainbat lekutan. Bere testu asko ebatsiak edo txikituak izan dira, beste hainbeste partikularren esku daude oraindik orain, idazki gehienak gutun pertsonalak baitziren, zenbaitetan pertsona hark egindako galerei erantzuteko, besteetan adorea emateko. Gutunak jaso zituzten bahá'í haien oinordekoentzat altxor handiak dira, halere 1994tik aurrera artxibatutako idazkien kopurua bikoiztu egin da.[13]
Hona hemen Bahá'u'lláh-ren idazlan ezagunenak [14]
(1857-58) Chahár Vádí (Lau haranak)
(1857-58) Kalimát-i-Maknúnih (Hitz Ezkutuak) [15] persieraz eta arabieraz idatzita dago, esaera moralen bilduma gisa. Bahá'í fedearen muin etikoa azaltzen du.
(1857-63) Haft-Vádí (Zazpi Haranak), Bahá'u'lláh-k persieraz idatzitako liburu mistiko ezagunena. Qadiri ordenako Xekh Muhiyu'd-dín-entzat idatzia.
(1862) Kitab-i-Iqan (Ziurtasunaren liburua) [16] Bahá'í fedearen oinarri doktrinala. Koranetik nahiz Itun zahar eta Berritik ateratako aipuen bitartez erlijioaren jarraitasuna azaltzen du.
(1863) Lawh-i-Ayyúb (Job-en lauzatxoa)
(1863) Lawh-i-Malláhu'l-Quds (Marinel Santuaren lauzatxoa)
(1864-68) Mathnavíy-i-Mubárak: "Bedeinkatuaren Olerkia"
(1864-68) Súrihs of Hajj "Erromesaldiko lauzatxoa"
(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Arabieraz
(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Persieraz
(1865-66) Lawh-i-Bahá "Aintzaren lauzatxoa"
(1865-66) Súriy-i-Damm "Odolaren lauzatxoa"
(1866) Lawh-i-Rúh "Espirituaren lauzatxoa"
(1866-68) Lawh-i-Ashraf "Zintzoaren lauzatxoa"
(1867-68) Asl-i-Kullu'l-Khayr: "Jakituriazko Hitzak"
(1867-68) Súriy-i-Mulúk "Erregearen lauzatxoa"
(1867-68) Súriy-i-Ghusn: "Adarraren lauzatxoa"
(1867-69) Lawh-i-Sultán: "(Nasiri'd-Din Shah) Subiranoaren lauzatxoa"
(1867) `Lawh-i-Napulyún: "Napoleon III-ari zuzendutako I. lauzatxoa"
(1868) Lawh-i-Ra'ís: "Ali Pasha, Lehen ministroari zuzendutako lauzatxoa"
(1868-70) Lawh-i-Malik-i-Rus: "Tsar Alexander II-ari zuzendutako lauzatxoa"
(1868-70) Lawh-i-Malikih "Victoria erreginari zuzendutako lauzatxoa
(1869) Lawh-i-Ridván: "(Ridván) Paradisuko lauzatxoa"
(1869) Lawh-i-Fu'ád "Fu'ád Páshá-ri zuzendutako lauzatxoa"
(1869) Lawh-i-Napulyún "Napoleon III-ari zuzendutako II. lauzatxoa"
(1869) Lawh-i-Páp: "Pius IX aita santuari zuzendutako lauzatxoa"
(1869) Súriy-i-Haykal: "Gorputza/Tenpluaren lauzatxoa"
(1870-75) Lawh-i-Tibb: "Medikuari zuzendutako lauzatxoa"
(1870-77) Lawh-i-Mánikchí Sáhib: "Mánikchí-ri zuzendutako lauzatxoa"
(1870-77) Lawh-i-Haft Purshish "Zazpi Galderen lauzatxoa"
(1871) Lawh-i-Qad Ihtaraqa'l-Mukhlisún "Suzko lauzatxoa"
(1873) Kitáb-i-Aqdas: "Libururik sakratuena"
(1873-74) Lawh-i-Hikmat:, "Jakituriaren lauzatxoa"
(1877-79) Lawh-i-Burhán: "Adierazpenaren lauzatxoa"
(1879-91) Tajallíyát: "Distirak"
(1879-91) Bishárát "Berri pozgarriak"
(1879-91) Lawh-i-Ittihád: "Batasunaren lauzatxoa"
(1879-91) Súriy-i-Vafá: "Vafa-ri, Muhammad Husayn-i zuzendutako lauzatxoa, 'Vafá'" ["fideltasuna"]
(1879-91) Kalimát-i-Firdawsíyyih: Paradisuko Hitzak
(1879-91) Lawh-i-Aqdas "Lauzarik sakratuena" edo "Kristauei zuzendutako lauzatxoa"
(1879-91) Kitáb-i-`Ahdí "Itunaren liburua"
(1879-91) Lawh-i-Dunyá: "Munduko lauzatxoa"
(1882) Lawh-i-Maqsúd: "Desiratuaren lauzatxoa"
(1885-88) Ishráqát: "Ospeak"
(1888) Tarázát: "Edergarriak"
(1891) Lawh-i-Karmil "Karmel mendiko lauzatxoa"
(1891) Lawh-i-Ibn-i-Dhib: "Otsoaren semeari idatzitako gutuna"
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.