From Wikipedia, the free encyclopedia
BT tanke (errusieraz: Быстроходный танк (БТ), translit.: Bystrokhodny tank, eusk. "abiadura handiko tanke") sobietar tanke arinen saila izan zen, 1930eko hamarkadan sortua eta Bigarren Mundu Gerran zerbitzuan izan zena. Blindaje arinekoak, beste tanke garaikideen baino mugikortasun hobea zuten. Berez bihurgarriak ziren, 30 minututan beldar-katetik gurpiletara alda baititzakete.[1]T-26 tankeak bezalakoak ziren baina azkarragoak eta potentzia eta pisuaren arteko erlazioa hobea zuten.
BT tanke | |
---|---|
Mota | light tank (en) |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1932 |
Amaiera | 1945 |
Gatazka | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | John Walter Christie (en) |
Fabrikatzailea | Malyshev Factory (en) |
Zehaztasunak | |
Masa | 11,5 t |
Luzera | 5,58 m |
Zabalera | 2,23 m |
Altuera | 2,25 m |
Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoek 50 tankeko eskuadroi bat izan zuten.[1] Bigarren Mundu Gerran T-34 tankeak ordezkatu zuen.[2]
Tanke hau Espainiako Gerra Zibilean erabili zen lehenengo aldiz, eta gero, Neguko Gerran eta Bigarren Mundu Gerran baita ere.
1930ean sobietarrek estatu batuetako Cristie tankeko planoak eskuatzeko ahaleginak egin zituzten. Gutxienez bi tanke M1931 pasa ziren traktore moduan (paperak falsifikatuta) sobietarren aldera eta Khrakov montaje plantara bidali zituzten. Tankea , tanke azkarra izenarekin ezagutzen zen, baina sobietarrek BT moduan berrizendatu zuten.1931eko urrian lehenengo hiru prototipoak egin ziren, armagabeak. Hauek BT-2 bezela ezagutzen dira. 1932ean ekoizpen ofiziala hazi zen. Gehienak, 37 mmtako kanoiekin eta DT ametrailadorekin armatu ziren, baina kanoi falta zela eta batzuk hiru ametrailadorekin armatu ziren. BT-3 eta hurrengoak 45 mmtako kanoiekin ekipatu zituzten(garai hartako beste tankeak zituztenak baino handiagoak).
Blindajea 40 graduko inklinazioa zeukan eta inklinazio hori erabili zuten sobietarrak beste tanke batzuetan.
1937ean BT tankeen diseinu berria egiteko Mikhail I. Koshin diseinatzaile ospetzuarekin talde bat osattu zen. Taldeak A-20 prototipoa sortu zuen. Prototipo honetatik A-32 tankea eratu zuten armamendu gehiagorekin eta babeztuagoa zegoena.Geroago, T-34 tankea eratu zen blindaje gehiagorekin eta armamendu gutxiarekin eta hau sobietarren tanke famatuena bilakatu zen Bigarren Mundu Gerran.
1932 | 1933 | 1934 | 1935 | 1936 | 1937 | 1938 | 1939 | 1940 | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
BT-2 | 396 | 224 | - | - | - | - | - | - | - | 620 |
BT-5 | - | 857 | 1.089 | - | - | - | - | - | - | 1.946 |
BT-7 | - | - | 1 | 500 | 1.044 | 628 | 1.098 | 1.341 | 1 | 4.613 |
BT-7A | - | - | 1 | - | 5 | 149 | - | - | - | 155 |
BT-7M | - | - | - | - | - | - | 4 | 5 | 779 | 788 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.