Banco Bilbao Vizcaya Argentaria —BBVA siglaz ere ezaguna— Bilbao Vizcaya eta Argentaria banketxeek 2000. urtean eginiko bateratzearen ondorioz sorturiko bankua da.[1] Aurretiaz, Banco de Vizcaya eta Banco de Bilbao 1988. urtean batuak izan ziren. Egoitza soziala Bilboko San Nikolas plazan duen arren, egoitza operatiboa Madril hiriko BBVA Hirian kokatuta dago. Gaur egungo bankuaren zuzendaritza gero eta dibisio eta departamentu gehiago ari da eramaten Madrila.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA, S.A. |
Mota | Bankua, negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | finantza-zerbitzua eta financial sector (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Net-Zero Banking Alliance |
Honen parte | Ibex 35 |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 123.174 |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Carlos Torres Vila |
Egoitza nagusi |
|
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 698.690.000.000 € (2019) |
Kapital berekia | 54.920.000.000 € (2019) |
Irabazi garbia | 3.512.000.000 € (2019) |
Ustiapen-mozkina | 12.640.000.000 € (2019) |
Burtsa-kapitalizazioa | 35.200.000.000 € (2021eko uztailaren 8a) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa, Madrilgo burtsa eta Bolsa De Valores Y Productos De Asuncion Sa (en) |
Historia | |
Sorrera | 1999 |
Sorlekua | Bilbo |
Ordezkatzen du | Banco Bilbao Vizcaya eta Argentaria (en) |
webgune ofiziala |
Etekin gehien lortzen dituen euskal enpresa da, 3.806 milioi euroko irabazia izan zuen 2005ean. Nazioarte mailan eginiko inbertsioak direla eta, gaur egun, etekinaren gehiengoa Amerikatik dator, bereziki Mexikotik. 2005. urtean Italiako Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko saiakera egin zuen, baina, azkenik, BNP Paribas banku frantziarrak BNLgatik gehiago ordaindu eta bankuaren jabe egin zen.
2004tik aurrera, bertako banku batzuk erosi eta BBVAK Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuetan duen presentzia areagotu du. 2018an 125.627 langile inguru zituen, 74,5 milioi bezero eta 7.963 bulego zituen gutxi gora-behera munduan zehar banaturik eta 1 milioi akzionista inguru.
Historia
BBVA 1999an sortu zen, bi banku indartsu batu zirenean:
- Banco Bilbao Vizcaya (BBV), 1988 sortua hurrengo bankuak batuz:
- Banco de Bilbao, 1857an sortua Bilbon.
- Banco de Vizcaya, 1901ean sortua Bilbon.
- Argentaria (Corporación Bancaria de España), 1991n sortutako entitate publikoa eta 1993 eta 1998 bitartean pribatizatua; hau ere jabetza publikoko banku ezberdinek osatu zuten:
- Banco Exterior de España
- Caja Postal de Ahorros
- Banco Hipotecario de España
- Banco de Crédito Local
- Banco de Crédito Agrícola
Era berean, BBV eta Argentaria batu zirenean, beste hainbat entitate ere fusionatu ziren, Banco de Alicante, Banco del Comercio edo Banca Catalana kasu. 2002ko apirilean, Emilio Ybarrak bankuaren zuzendaritzako dimisioa eman zuen, Jose Domingo Ampuerok eta Pedro Luis Uriartek bezala. Irismen handiko dimisio horien ondoren, José Ignacio Goirigolzarri izan zen erakundean BBVtik heldutako Administrazio Kontseiluko kide bakarra.[2]
Espainiako auzitegiko ikerketa batek azaleratu duenez, Windsor eraikineko 2005eko sutea banku-erakundeko presidente Francisco Gonzalezek legez kanpora jokatu zuela agerian utziko luketen paperak erretzeko ekintza izan zen, José Villarejok zuzendutako operazioan.[3]
Kirol patrozinioa
Futbola
2008/09 denboraldiaz geroztik, bankuak Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila babesten du. Liga horrek deitura aldatu zuen lehen aldiz, eta BBVA Liga izena hartu zuen. 3 urterako aurreikusi zen patrozinioa LFP eta bankuaren arteko akordio baten ondorio izan zen eta, gerora, 2013ra arte luzatuko zuten.[4] Hori gutxi balitz, 2006/07ko kanpainaz geroztik, Bigarren Maila ere babesten du, Liga adelante deituko zaiona, bankuaren esloganari erreparatuz.
2012az geroztik, Argentinan, ohore gehieneko bi klub handiren babeslea da: Club Atlético Boca Juniors eta Club Atlético River Plate. Talde horien elastikoetan BBVA logoa ageri da.[5]
Saskibaloia
2010. urtetik aurrera, NBA ere babesten du, nazioartean proiekzio eta segimendu gehien duen kirol-liga. Iraungo zuen 4 denboraldietako bakoitzerako 100 milioi dolarreko babes akordioa sinatu zuten eta NBAren banku ofizial bihurtu zuen.[6]
Akziodunak
2011ko abenduaren 31ra arte harpidetutako BBVAren kapital soziala ia 5 mila milioi akzioz ordezkatuta dago, denak klase eta serie berekoak.
2010eko amaieran bankuak emandako datuen arabera, akzioak inbertitzaile txikien artean banatuta daude eta Inveravante Inversiones Universales sozietateak, berriz, akzioen %20,07 ditu. Akziodunen artean, %46,1 ez dira Espainian bizi eta geratzen diren %53,9 bai. Hauetatik %40,5 partikularrak dira, %5,9 inbertsore instituzionalak, %5 finantza-entitateak eta %2,5 langileak dira.
BBVAren eskumendeko enpresak
Enpresa | Akzioen %a | Kontseilariak |
---|---|---|
Telefonica | %6,961 | 2 |
ACS | %3,127 | 0 |
Bolsas y Mercados Españoles | %6,619 | 2 |
Metrovacesa | %11,433 | 2 |
Sol Meliá | %3,116 | 0 |
Tubos Reunidos | %23,403 |
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.