B19 giza parvobirus
From Wikipedia, the free encyclopedia
B19 giza parvobirusa Parvoviridae familiako birus bat da, gizakiari eragiten dioena. 1974an aurkitu zen lehen aldiz, sintomarik ez zuen pertsona baten odolean, B hepatitisaren birusaren bila ari zirenean. B19 izena datorkio odol-emailearen taldearen identifikazioa hori zelako (B paneleko 19. kidea[1]). Umeetan eritema infekzioso eragin ohi du, aurpegian zaplazteko bat jaso balu bezala gorritzen dituena masailak[2][3], baina asintomatikoa ere izan daiteke. Helduengan artritis modukoa eragiten du, eta aste batzuk iraun ditzake[4][5]. Birusak immunitatea sortzen du bizitza osorako[6]. Birusa, batez ere, arnasketaren eta listuaren bidez transmititzen da[7][8].
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
B19 giza parvobirus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Shotokuvirae |
Filuma | Cossaviricota |
Klasea | Quintoviricetes (en) |
Ordena | Piccovirales (en) |
Familia | Parvoviridae |
Generoa | Erythroparvovirus |
Espeziea | Primate erythroparvovirus 1 [[|]] |
Datu orokorrak | |
Aurkitzailea | Yvonne Cossart (en) |
Gaixotasuna | Eritema infekziosoa |
Itxi