Azpidatzi
filmetan irudiari laguntzen dioten testua, normalean entzuten denaren transkripzioa edo itzulpena. Batzuetan beste iruzkin labur bat eransten da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Azpidatzi edo azpitituluak[1], normalean pluralean, bideo edo filmetan irudiari laguntzen dioten testuak dira. Ikusten den irudiarekin batera doan audioaren transkripzioa edo itzulpena izaten da. Pertsonaiek esaten dutenaren transkripzioa edo itzulpenarekin batera, batzuetan iruzkin laburrak eransten dira.