Azitain[1] Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko tren geralekua da, Eibar udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geralekua 2012ko irailaren 7an ireki zen, eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.
Azitain | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Barrena kalea, 21; 20600 | ||||||||||||||
Udalerria | Eibar, Gipuzkoa | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Gunea | 4. gunea (Mugi) 5. gunea (BGP) | ||||||||||||||
Irekiera | 2012ko irailaren 7a | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 1 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar | ||||||||||||||
Lurraldebus | DB04 Mallabia - Ondarroa DG05 Gasteiz - Eibar DG11 Arrasate - Eibar | ||||||||||||||
Udalbus | 58 Express 59 Auzoetatik |
Nasa zentraleko geralekua da.
Sarbideak
Geralekuak sarbide bakarra du, Ego ibaiaren gaineko zubia gurutzatuta trenbideen azpiko bestibulura sarrera dagoela. Bestibulutik nasa zentralera igotzeko eskailera zein igogailua erabil daiteke.
Geltoki berria
2010eko udazkenean Euskal Trenbide Sareak Eibar-Azitain trenbide tartea bikoizteko eta Txarakuako pasonibela kentzeko lanak hasi zituen. Horrekin batera, Eibarko geltokia zaharberritzeko lanak eta Azitaingo geraleku berria eraikitzen hasi ziren. Geraleku berria birkokatzea erabaki zen, zerbitzu hobea eskaintzeko. Hala, geralekua aurrekotik 230 metrora dago.
Ordura arte zegoen geralekuak nasa bakarra zuen, eta trenbidea gurutzatu beharra zegoen nasara heltzeko. Trenbideari dagokionez, trenbide bakarreko tartea zegoen.
2012ko irailaren 7an, Eibarko geltokiarekin batera, geraleku berria ireki zen.[2] Geraleku berriak 80 metro luze den nasa zentrala du, alde bietatik trenbide bana dagoelarik. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen behetik dagoen pasabidetik egiten da. Pasabidea eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[3]
Lotuneak
Geralekuaren kanpoaldean, zubia gurutzatuta, Udalbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:
- 58 Debegesa - Azitain - Amaña (Udalbus Express)
- 59 Azitain - Amaña (Auzoetatik)
- DB04 Mallabia – Deba - Ondarroa
- DG05 Gasteiz – Arrasate – Eibar
- DG11 Arrasate – Eibar
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.