konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido fitikoa konposatu organikoa da inositolaren deribatu fosforoduna eta C6H18024P6 formula duena. Kimikoki esterra da. Isomero guztien artean mio isomeroa izendatzen da horrela. Halaber, inositol hexakisfosfato (IP6) eta inositol polifosfato ere esaten zaio. Bestalde, pH fisiologikoan fosfatoak ionizatu egiten dira fitato anioia eratuz.
Azido fitiko | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H18O24P6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | [C@@H]1([C@@H]([C@@H]([C@@H]([C@H]([C@@H]1OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O)OP(=O)(O)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno, fosforo, karbono eta hidrogeno |
Mota | inositol hexaphosphate (en) |
Masa molekularra | 659,8614 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | burdina, kaltzio eta zink |
Rola | xantina oxidasa inhibitzaile eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | IMQLKJBTEOYOSI-GPIVLXJGSA-N |
CAS zenbakia | 83-86-3 |
ChemSpider | 16735966 |
PubChem | 890 |
Reaxys | 2201952 |
Gmelin | 17401 |
ChEMBL | CHEMBL1233511 |
EC zenbakia | 201-506-6 |
ECHA | 100.001.369 |
CosIng | 36555 |
MeSH | D010833 |
RxNorm | 8302 |
Human Metabolome Database | HMDB0003502 |
KNApSAcK | C00063103 |
UNII | 7IGF0S7R8I |
KEGG | C01204 |
PDB Ligand | I6P eta IHP |
Mio fitato anioia kolorgea da eta landareen nutrizioan paper garrantzitsua du. Izan ere, landare askoren fosforo-biltegi nagusia da, zahian eta hazietan pilatzen dena nagusiki. Labore eta zereal askotan egoten da.
Azido fitikoak zein fitatoek animalien elikadurako mineral batzuekiko estekatzeko zaletasun handia dute. Adibidez, kaltzioarekin, burdinarekin eta zinkarekin lotzen dira eta heste meharrak xurgatzea inhibitzen dute[1].
Inositolak baditu 6 baino fosforo-atomo gutxiago dituzten esterrak, adibidez, inositol pentafosfatoa edo inositol trifosfatoa. Hauek azido fitikoaren katabolito gisa agertzen dira naturan.
Elikagaigintzan kontsebagarri gisa baliatzen da azido fitikoa, E 391 lez ezagutzen dena hain justu.
Hausnarkari ez diren animalientzat fitatoetan dauden fosforoak eta inositola ez dira eskuragarriak, pitasa entzima ez dutelako, ezinbestekoa dena inositol-fosfato loturak hidrolizatzeko. Hausnarkariengan errumeneko mikroorganismoek sortzen dute filasa[2].
Abeltzaintza industrialean animalia ez-hausnarkariak, hala nola zerriak edo hegaztiak, artoz, sojaz eta beste labore batzuen aleez elikatzen dira[3]. Nola ale horien fitatoa ezin den xurgatu, heste-sisteman zehar pasatzen da xurgatua izan gabe eta gorotzen eta mindaren fosforo-kontzentrazioa asko emendatzen da. Horrek ingurugiro-arazoak eragin ditzake, eutrofikazioa kasu[4]. Ernatutako aleak usatzeak azido fitikoaren kontzentrazioa jaistea laguntzen du, elikagaien balio nutrizionala galdu gabe[5].
Azido fitikoa fosforo-biltegia da finean eta landareek behar dituzten katioien eta mio-inositolaren iturria da. Atzen hau zelula-mintzen prekursorea da[6].
Animaliengan mio-inositol fosfatoak nonahi egoten eta guztietan ugariena azido fitikoa da. Ugaztunen zeluletan pilatzen dira. Dietatik eskuratzerik ez duten animaliek zelulan bertan sintetizatu behar dute fosfatotik eta inositoletik abiatuta, zeina normalean giltzurrunetan sortzen den glukosatik abiatuta[7][8].
Ikerketek erakutsi dutenez azido fitikoak zelulen barneko proteina espezifiko batzuekin erreakzionatzen du eta ondorioz proteina horiek inhibitu egiten ditu edo beren jardueran indartzen du[9]. Esaterako DNAa konpontzeko hainbat prozesuetan kofaktore gisa jokatzen du[10].
Atzen urteotan azido fitikoa gizakien dietaren osagarri inportante legez seinalatzen da osasunarentzat onuragarria ei delako. Aipatzen diren onuren artean aipatzen da giltzurrun-kalkuluak sortzea eta kardiopatiak, diabetesa eta zenbait minbizi-mota (kolonekoa eta bularrekoa, esaterako) agertzea saihesten duela[11][12].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.