Azawadeko Mugimenduen Koordinazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azawadeko Mugimenduen Koordinazioa (CMA) (frantsesez: Coordination des mouvements de l'Azawad) Azawadeko talde matxinoak biltzen dituen blokea da. 2014ko udan eratu zen, Mali iparraldeko gatazkaren garaian. Honako talde hauek osatzen dute[1]:
- Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua (MNLA)
- Azawaden Batasunerako Kontseilu Gorena (HCUA)
- Azawadeko Mugimendu Arabiarraren (MAA) adar bat
- Azawaden aldeko Herri Koalizioa (CPA)
- Mugimenduen Koordinazioa eta Erresistentziako Fronte Abertzalea (CM-FPR2)
- Azawadeko Herri Frontea (FPA), 2014ko azaroaren 29an CMA-tik atera zena[2]
CMA zuzentzen ari zela, Sidi Brahim Ould Sidatt Bamakon hil zuten 2021eko apirilaren 13an