Avdiivkako gudua alde batetik Errusiako Indar Armatuak zein Donbassko indar separatistak eta bestetik Ukrainako Indar Armatuak elkarren aurka borrokan izan zituen gudu bat izan zen, Errusia-Ukraina gerraren barnean, Donbassen dagoen Avdiivka hiria kontrolatzeko helburua izan zuena.[10] Donbassen indarkeria berriro piztu zenean hasi zen gudua, 2022ko otsailaren 21ean, Errusiako presidente Vladimir Putinek, Donetskeko Herri Errepublikaren independentzia aintzatetsi ondoren.[11] Lehenago, gerra beraren barruan, 2017an, Avdiivka hiriak beste gudu bat pairatu zuen; Avdiivkak suntsiturik bukatu zuen, eta Ukrainako indarren esku mantendu zen.[10] Geroago, Errusiak Ukraina inbaditzean, Avdiivka izan zen eraso zioten lehen tokietako bat.[12]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
2024ko otsailaren 17an, ukrainar indarrek Avdiivka hornitzeko zerabiltzaten azken bideak errusiarrek eteteko arriskua handia zelarik, ukrainar indarren komandante buru Oleksandr Syrskyik iragarri zuen ukrainar indarrak Avdiivkatik erretiratzen ari zirela, «inguratuak izateko arriskua saihestearren eta gudarien bizitzak eta osasuna babestearren».[13][14] 2023ko Bakhmuteko guduaz geroztik errusiarrek lortutako garaipen nabarmenena zela jo zen.[15][16]