![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/53/Organizador_de_Autismo_en_La_Moneda.jpg/640px-Organizador_de_Autismo_en_La_Moneda.jpg&w=640&q=50)
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak sortu zuen, autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko, gizarteko kide diren aldetik bizitza betegarri eta atsegina izan dezaten.
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | awareness day (en) ![]() nazioarteko egun |
Honen izena darama | Autismo |
Commemorates (en) ![]() | Autismo |
Indarraldi | 2008 - |
Egun | Apirilaren 2 |
Promulgatze | 2007ko abenduaren 18a |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | un.org… |
Izan ere, gaixotasun horrek estigmatizazioa eta diskriminazioa eragiten jarraitzen du; besteak beste, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten helduen %80 langabezian daudela uste da. Gaur egun, pertsona guztiei ez zaizkie lan-aukera berberak eskaintzen, eta autisten enpleguaren kasuan, diskriminazioa areagotu egiten da: ez dute behar adinako laguntzarik izaten lan-munduan sartzeko, ezta lanbide-heziketa egokia jasotzeko ere. Eta lana daukatenek ere zailtasun handiak izaten dituzte, lan-ingurunea ulertzen ez dutelako.
Autism Europeren arabera, AENk munduan jaiotako 100 haurretatik bati eragiten dio[1]; beraz, Euskal Herrian 28.000 pertsona inguruk dute nahasmendu hori.