![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/Minor_Planets_-_Atira.svg/langeu-640px-Minor_Planets_-_Atira.svg.png&w=640&q=50)
Atira asteroideak
Orbita osoa Lurraren orbitatik barnealdera duen asteroidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Atira asteroideak edo Lurra baino barneragoko asteroideak (LBA) orbita osoa Lurraren orbitatik barnealdera kokatua duten asteroideak dira, hau da, haien afelioa Lurraren perihelioa baino txikiagoa da kasu guztietan.[1] Lurraren perihelioa 0.983 UA da eta hortaz, asteroide hauek Eguzkitik aipatutako distantzia baino hurbilago kokatzen dira beti. Atira Lurretik gertuko objektuen talde bat da, baina beste hiru taldeek (Aton, Apolo eta Amor) baino askoz gorputz gutxiago ditu.[2]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/Minor_Planets_-_Atira.svg/320px-Minor_Planets_-_Atira.svg.png)