Ateles
From Wikipedia, the free encyclopedia
Armiarma tximinoa edo Ateles (tokiko izenetan maquisapa, marimonda, koatá edo atele), burmuin handia eta mundu zaharreko tximinoen antzekoa den amerikar tximinoen generoa da. Gorputzeko ile gris horixka, beltza, arrea eta gaztainkara daukate. Beheko atalean kolorea argiagoa daukate, eta begiak eraztun zuri batez inguratuta.
Ateles | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Atelidae |
Subfamilia | Atelinae |
Generoa | Ateles E. Geoffroy, 1806
|
Espezieak | |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Armiarma tximinoa Amerikako primaterik handienetako bat da, soziala da eta talde handitan aurki daiteke. [1]
Primate hauetako zazpi espezie daude, zoritxarrez denak mehatxupean daude; besteak beste, armiarma tximino marroia arrisku larrian dago. Era berean, aipagarria da gatibutzan erraz hazteko duten gaitasuna.[2] Halaber, primate hauek garrantzitsuak dira oihan tropikaletan, funtsezko papera betetzen baitute hazien sakabanaketan. Horren ondorioz, baso-inguruneari lehenera etortzen laguntzen diote, fruituak kontsumitu ostean. [3]
Armiarma izena beraien gorputz-adar eta buztan luzeetatik dator, armiarma-zangoen antza dutelako, zuhaitz-adarretan balantzaka ibiltzen ahalbidetzen dietenak. Orobat, adarrak hartzen laguntzen dizkioten launa hatz luze dituzte esku bakoitzean. Hatz lodiak ere badituzte, baina horiek oso laburrak dira. [1]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/83/Spider_monkey_-Belize_Zoo-8b.jpg/640px-Spider_monkey_-Belize_Zoo-8b.jpg)