![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fa/Altera_StratixIVGX_FPGA.jpg/640px-Altera_StratixIVGX_FPGA.jpg&w=640&q=50)
Ate-matrize programagarri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ate-matrize programagarria (FPGA) zirkuitu integratu bat da, fabrikatu ondoren programatu edo birprograma daitekeena. Hainbat funtzio digital egiteko konfigura daitezkeen bloke logiko programagarrien eta interkonexioen matrize bat da. FPGAak malgutasuna, abiadura eta paraleloko prozesaketak egiteko ahalmena eskatzen duten aplikazioetan erabili ohi dira, hala nola telekomunikazioen, automobilgintzaren, aeroespazialaren eta industriaren sektoreetan.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fa/Altera_StratixIVGX_FPGA.jpg/320px-Altera_StratixIVGX_FPGA.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a1/Xerox_ColorQube_8570_-_Main_controller_-_Xilinx_Spartan_XC3S400A-0205.jpg/640px-Xerox_ColorQube_8570_-_Main_controller_-_Xilinx_Spartan_XC3S400A-0205.jpg)
FPGAen konfigurazioa hardwarea deskribatzeko lengoaia baten bidez zehazten da (HDL). Lehen, konfigurazioa zehazteko zirkuitu-diagramak erabiltzen ziren, baina hori gero eta gutxiagotan gertatzen da, diseinu elektronikoa automatizatzeko tresnak gero eta hobeagoak direlako.
FPGAek ere zeregin garrantzitsua betetzen dute sistema txertatuen garapenean ondorengo arrazoiengatik:
- Sistemaren softwarea hardwarearekin batera garatzen hasteko duten gaitasunagatik
- Garapenaren oso fase goiztiarrean sistemaren errendimenduaren simulazioak ahalbidetzeagatik
- Sistemaren arkitektura[1] amaitu aurretik sistemaren hainbat proba eta diseinu-iterazio ahalbidetzeagatik.