![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Asto_proba_Istingorra_kalean.jpg/640px-Asto_proba_Istingorra_kalean.jpg&w=640&q=50)
Asto proba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Asto proba asto batek, probalariek gidatuta, probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere proba da. Idi-deman ez bezala, gehienetan asto bakar batek egiten du proba. Halaber, idi-deman baino askoz ere probarri arinagoak erabiltzen dira. Astoen arteko desberdintasunak kontuan hartzeagatik, batzuetan astoaren altuera batetik gora karga gehigarria gaineratu zaio probarriari. Idi-dema eta giza probaren aldean, arrakasta txikiagoa duen proba da eta bereziki Bizkaian jokatu ohi dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Asto_proba_Istingorra_kalean.jpg/640px-Asto_proba_Istingorra_kalean.jpg)