Asto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Astoa (Equus africanus asinus) etxekotutako ugaztun perisodaktiloa da, Equidae familiakoa, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Haren antzinako arbaso basatia Afrikako basa astoa (Equus africanus) da. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaion, baina 2003an Nomenklatura Zoologikoko Nazioarteko Batzordeak erabaki zuen etxekotutako espezieen izenak espezie basatiaren izenarekin bat egin behar duela.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Asto | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Perissodactyla |
Familia | Equidae |
Generoa | Equus |
Espeziea | Equus africanus |
Azpiespeziea | Equus africanus asinus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | asto haragi |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Itxi
Asto arrari astar deritzo; emeari, asteme edo astaña (bigarren hori emakumezkoak iraintzeko ere erabiltzen da); asto txikiari, astakilo (pertsonak iraintzeko ere erabilia); astoaren umeari, astakume; eta astoak zaintzen dituen pertsonari, astazain.[1]