From Wikipedia, the free encyclopedia
Finantzetan, Astelehen Beltza 1987ko urriaren 19ari esaten zaio, mundu osoko balore merkatuak oso denbora laburrean erori zirenean. Erorketa Hong Kongen hasi eta mendebalderantz hedatu zen nazioarteko ordutegi-eremuetan zehar, Europara iritsi zen, eta, azkenik, Estatu Batuetara. Dow Jones burtsa-indizea 508 puntu jaitsi zen, 1739 puntutan (-% 22,6) amaituz.[1] Urriaren amaierako, Hong Kongeko merkatuek %45,8 egin zuten behera, Australiak %41,8, Erresuma Batuak %26,4, AEBek %22,6 eta Kanadak %22,5. Inpaktua bereziki gogorra izan zen Zeelanda Berriko merkatuetan, %60 jaitsi baitziren 1987ko maximotik, eta urte batzuk behar izan zituzten aurreko egoera berreskuratzeko.
Astelehen Beltza | |
---|---|
Mota | stock market crash (en) |
Data | 1987ko urriaren 19a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.