Asperger sindromeaespektro autistaren barruan dagoen desordena bat da. Sindromea duen pertsonak giza elkarrekintzarako eta komunikaziorako zailtasunak izan ohi ditu. Horrez gain, bere gustuko jarduera eta interesak nahiko mugatuak eta kasu askotan estereotipikoak izaten dira.
2006. urtean Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna sortu zen,[1] Hans Asperger jaio zenetik ehun urte pasatu zirelako eta hogeita bost urte nazioartean Lorna Wingek asaldura ezagutzera eman zuelako. Otsailaren 18an, Hans Asperger jaiotze egunean, Asperger Nazioarteko Eguna egiten da urtero, 2007tik hasita.