![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2f/Uslar_Pietri.jpg/640px-Uslar_Pietri.jpg&w=640&q=50)
Arturo Uslar Pietri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arturo Uslar Pietri (Caracas, 1906ko maiatzaren 16a - Caracas, 2001eko otsailaren 26a) venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea izan zen.
Arturo Uslar Pietri | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Arturo Uslar Pietri | ||
Jaiotza | Caracas, 1906ko maiatzaren 16a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Caracas, 2001eko otsailaren 26a (94 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Venezuelako Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, diplomazialaria, politikaria, poeta, antzerkigilea, abokatua, literatura-kritikaria, biografoa, liburuzaina, saiakeragilea eta historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | El Nacional Venezuelako Unibertsitate Zentrala | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academia Venezolana de la Lengua (en) ![]() National Academy of History of Venezuela (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Venezuelan Democratic Party (en) ![]() | ||
![]() ![]() ![]() ![]() | |||
![]() |
Kargu politiko askoren ardura izan zituen; Lehendakaritzako idazkari eta Hezkuntzako, Finantzetako eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen, besteak beste, baina bere idazlanengatik da, batez ere, ezaguna. Kontakizunak, eleberriak, antzerki-lanak eta saiakerak idatzi zituen. Bere lanetan Venezuelako nekazarien bizitza, Venezuelako historiako pasarteak eta pertsonaien bizitza eta gizarte-gaiak landu zituen, batez ere. Venezuelako idazle berrizaleenetakoa izan zen. 1963an Lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina 1972an politika utzi eta kazetari-lanetan jarraitu zuen harrezkero.
Bere lan aipagarri batzuk El camino de El Dorado (1947), Chúo Gil y las tejedoras (1960), Las vacas gordas y las vacas flacas (1968) eta La vuelta al mundo en diez trancos (1971) dira.