Artemisia I.a Kariakoa
Halikarnasoko erregina / From Wikipedia, the free encyclopedia
Artemisia I.a Kariakoa antzinako grezieraz: Ἀρτεμῑσίᾱ, persieraz: آناهیتا, fl. K.a. 520) Halikarnasoko erregina izan zen, Karian kokatutako Doriar greziarren hiria, orduko Akemenastarren inperioaren satrapia . Bigarren Mediar Gerran Xerxes I.a Pertsiako Errege Handiaren alde borrokatu zuen greziar polisen aurka. Artemisiak berak gidatu zituen 480. urtean bere bost ontziak Artemisio eta Salaminako itsas guduetan. Herodoto historialari greziarraren idazkiei esker badugu bere existentziaren berri.[1] [2] Berak Pertsiako alderdiko buruzagi militar bakarra zela baieztatu zuen eta bere ekimena eta ausardia goraipatzeaz gain, Xerxesek berarenganako izan zuen errespetua aipatu zuen ere.[3][4][5][6] Izan ere, Halikarnasoko erregina bezala, Herodotoren jaioterri berekoa izatea, Xerxesen Greziaren aurkako kanpaina handinahian parte hartu izanak, Xerxesen aliatu izateko erakutsitako askatasunak eta berezkoa zuen suhartasun nabarmenarekin konbinaketak, historialarien interesa eta arreta erakarri zituen pertsonaien artean kokatu izan dute.[7]
Artemisia I.a Kariakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Halikarnaso, K.a. V. mendea | ||
Herrialdea | Akemenestar Inperioa | ||
Heriotza | Efeso, K.a. V. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Lygdamis I.a Halikarnasokoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Lygdamid dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren gerra medotarra Salaminako gudua |