![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f8/Eggisprotein.jpg/640px-Eggisprotein.jpg&w=640&q=50)
Arrautza frijitu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrautza frijitua arrautza oskola apurtuta (ohikoena oiloarena), gorringo eta zuringoak nahastu gabe biak oliotan frijituta egiten den janaria da. Herrialde askotan ohikoa da gosari gisa. Euskal Herrian ohikoagoa da patata frijituekin edo xingarrarekin jatea, askotan plater konbinatu baten baitan.
Datu azkarrak Materialak, Osagaiak ...
Itxi
Egokiena da apurtu behar dugun arrautza ez egotea oso hotz, hozkailutik atera berri, baizik eta 10-20 °C artean. Olioa oso bero egon behar du, 120 °C inguru. Gatza bota ohi zaio, eta hobeto da frijitu ondoren egitea, ez lehenago. Olioa gainean bota eta, ondoren, arrautza zartaginetik ateratzeko bitsadera bat erabili ohi da.