euskal idazlea (1592-1668) From Wikipedia, the free encyclopedia
Arnaut Oihenart[1] (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1668ko urtarrilaren 14a) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.
Arnaut Oihenart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1592ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donapaleu, 1668ko urtarrilaren 14a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantses ertaina latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, historialaria, idazlea, legelaria eta paremiologoa |
Lan nabarmenak | |
Nahiz eta Ohienart XVII. mendean bizi, oraindik ez dago itxita bere obra, Gidor Bilbao ikertzaileak poema berriak aurkitu baititu azken urteetan.[2][3]
Mauleko lurjabe eta merkatari familia batean jaio zen. Legeak Bordelen ikasi zituen. 1663an Zuberoako estatuetako sindiko izendatu zuten, hirugarren estatuko kide gisa. Ardosko Joana baxenafarrarekin ezkondu eta Donapaleura joan zen, nafar estatuetan abokatu lanetan aritzera. Agaramontar leinuari buruzko informazioaren bila aritu zen Baionako, Paueko, Tolosa Okzitaniako eta Parisko agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako Comptos Ganberako agiriak begiratzea, susmoa hartuta Oihenartek informazio hura Nafarroaren inbasio gaztelarraren aurka idazteko erabiliko zuela.
Euskal idazle gisa, poesia herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen, auzo-erdaretako poesia jasora hurbiltzeko. Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil. Berari zor diogu euskal poesiaren gaineko lehen hausnartze literarioa; euskal idazleen artean horrelako kezka estetikoak erakusten dituen lehena da.
Obra horri guztiari, baina, orain arte ezagutzen ez ziren hiru poema gehitu behar zaizkio orain.[2] Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaileak egin zuen aurkikuntza.[3][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.