![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/93/Mus%25C3%25A9e_Arch%25C3%25A9ologique_de_Bilbao.jpg/640px-Mus%25C3%25A9e_Arch%25C3%25A9ologique_de_Bilbao.jpg&w=640&q=50)
Arkeologi Museoa
Bilbon dagoen Bizkaiko arkeologia museoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arkeologi Museoa Bilbon dagoen Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentroa da. Lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu[1]. Arkeologi Museoak 2009ko apirilaren 3an inauguratu zuten[2][3], aurretik geltokia izandako eraikina propio zaharberritu ostean.
Arkeologi Museoa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena |
Iñaki García Camino arkeologo bizkaitarra da gaur egun zuzendaria.
Euskal Museoaren, antzina, Bizkaiko Museo Arkologikoa izandakoaren bildumen zati bat jaso du, eta Bizkaiko lurraldean egindako indusketa arkeologikoetan ateratako objektuekin bere bilduma osatzen jarraitzen du.