From Wikipedia, the free encyclopedia
Aristarko Samotraziakoa (antzinako grezieraz: Ἀρίσταρχος, Arístarchos; K.a. 220 - 143) Antzinako Greziako gramatikari eta kritikaria izan zen.
Aristarko Samotraziakoa | |||
---|---|---|---|
← Aristofanes Bizantziokoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Samotrazia, K.a. 217 | ||
Heriotza | Zipre, K.a. 144 (72/73 urte) | ||
Heriotza modua | suizidioa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Aristofanes Bizantziokoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, liburuzaina eta kritikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Alexandriako Liburutegia |
Bizantzioko Aristofanesen ikasle jarraitzailea, Antzinateko gramatikari ospetsuenetakoa da. Alexandriako liburutegi entzute handikoaren zuzendaria eta sona handia izan zuen filologia eskola baten sortzailea ere izan zen.
Aristarko eta haren maisua, Kanon alexandriarra deritzan sailkapen ezagunaren egiletzat dauzkate. Alabaina, Homeroren lanei buruzko kritikak ekarri dio omenik handiena. Batasun poetikoan oinarriturik, pasarte eta kanta batzuk apokrifotzat jo zituen eta beste zenbaiti buruz zalantzak agertu zituen. Villoisonek Venezian 1781ean aurkitutako lana da "Homeroren auzia" delakoaren iturburua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.