Argia Ituarte
Ondarroako alkatea (2011-2015) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Argia Ituarte Arkotxa (Ondarroa, Bizkaia) ezker abertzaleko politikaria da, Ondarroako emakumezko lehen alkatea izan dena. [1][2] Lanbidez biologia irakaslea da bigarren hezkuntzan[3].
Argia Ituarte | |||
---|---|---|---|
Argia Ituarte | |||
2011 - 2015 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Argia Ituarte Arkotxa | ||
Jaiotza | Ondarroa, | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Ondarroa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Bildu |
2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate, bere alderdiak lortutako bederatzi zinegotziei esker. EAJ alderdiak lau zinegotzi eskuratu zituen.
Bere legegintzaldian zabaldu zuten Etxelila, emakumeentzako topalekua, Lea Artibai eskualdean zabaldutako gisa honetako lehen espazioa[4][5]. Bere legegintzaldian beste proiektu hauek ere gauzatu ziren: Futbol zelaian belar artifiziala ipini[6], KamiƱazpi kalea berritu[7], udalaren artxibo historikoa digitalizatzen hasi[8], Ipar Kalea konpondu eta baita udaletxe zaharreko teilatua eta Radixu Irratiaren egoitza[9], Arrigorri ostatua martxan ipini[10].
Bere laguntzarekin Gabeko izarrak sortu zen 2013an, Ondarroako herri aldizkaria.[11]
2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat gutxiago eskuratu zuen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bat gehiago, baina hala ere lehenak gehiengoari eutsi zion. Euskal Herria Bilduko Josu Arrizabalaga hautatu zuten alkate orduan.