Arezzoko katedrala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro eta Donato santuen katedrala[1] da Arezzo hiriko kultu-leku katoliko nagusia eta Arezzo-Cortona-Sansepolcro elizbarrutiko katedrala. Italian ohi bezala, Duomo esaten diote bertan Arezzoko katedralari.
Arezzoko katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Arezzoko probintzia |
Italiako udalerri | Arezzo |
Koordenatuak | 43°28′01″N 11°53′00″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1278 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Arezzo-Cortona-Sansepolcro (en) |
Izena | Petri |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa arkitektura erromanikoa Arte gotikoa |
Hiria dagoen muinoko gailurrean dago, eliza paleokristaua izan zen tokian, eta, seguruenik, garai batean akropolia zegoen tokian.
1203an, Inozentzio III. aita santuak agindu zuen katedrala hiriko hormen barruan eskualdatzeko, Pionta izeneko muinotik aldenduz, non, San Donatoren hilobiaren ondoan, kristau-eraikin nagusiak zeuden ordura arte.
1278tik, duomoaren eraikuntza hainbat fasetatik igaro zen, eta 1511n arte ez zen amaitu. Fatxada 1900 eta 1914 artean berregin zen, Dante Vivianiren diseinu baten arabera.
Barrualdeak hiru nabe ditu, transepturik gabe. Barruan Guillaume de Marcillatek (1516-1517 eta 1522-1524) egindako zazpi beirateen zikloa nabarmentzen da.
Aldare nagusia 1362an dago dokumentatuta, baina aurretik hainbat fasetan egina dago; 14. mendearen bigarren erdian marmolezko aldare handia egin zen, Arca di San Donato deitzen diotena, Donatoren bizitza kontatzen duena eta bere garaian margotua egongo zena. Kapera nagusiko zurezko korua Giorgio Vasarik diseinatu zuen 1554an.
1330koa da Guido Tarlatiren zenotafioa eta hilobia, egile hauena; Agostino di Giovanni eta Agnolo Ventura. Horren ondoan 1460 inguruko Piero della Francescaren Magdalena bikain bat dagoen. Azpian Ubertini kapera dago, Ama Birjina eta Ana, Joakin eta Juliano santuen istorioak irudikatzen dituzten freskoekin , Gregorio eta Donato di Arezzori egotziak (14 mendearen hasiera).
Ciuccio Tarlatiren marmolezko kapera (1327. urtean hil zen) 14. mendean zeuden 26etatik geratzen den bakarra da, eta Giovanni d'Agostinok egin zuen.
Baina elizako kapera nabarmenena eta oso bikaina berau, Atseginaren Ama Birjinaren kapera, elizaren ezkerraldean, 1796an hasi zirena eraikitzen. Luigi Ademollo, Luigi Sabatelli, Luigi Cataniren eta beste batzuen freskoekin apaindua dago, eta egitura neoklasikoa du, Giuseppe del Rossok proiektatua. Zenbait erretaula zeramiko bikain ditu kapera honek, Andrea della Robbiaren lanak (1485-1486), kapera egin baino lehenagokoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.