![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/54/Metro-areeta-o-k-2-24-08-09.jpg/640px-Metro-areeta-o-k-2-24-08-09.jpg&w=640&q=50)
Areetako geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Areeta Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Getxoko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.
- Artikulu hau Getxoko udalerrian dagoen Bilboko metroaren geltokiari buruzkoa da; Laudioko udalerrian dagoen Renfe Aldirien geltokia gaitzat duena beste hau da: «Aretako geltokia»
Datu azkarrak Areeta, Lineak ...
Areeta | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||
![]() | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Ibaigane kalea, 11-13; 48930 | |||||||
Udalerria | Getxo, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | ARE | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 3.266.926 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Zerbitzuak | ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||
Aldageltokia | ![]() ![]() ![]() | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1 Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A3338 Muskiz - Barakaldo - Areeta A3422 Areeta - Berango (Artea) | |||||||
Bestelakoak | ![]() |
Itxi
1. lineako adarraren geltokirik erabiliena da, 3 milioi eta erdi bidaiari gainditu dituelarik. Geltokiak 2005ean jaso zituen bidaiari gehien, 3.929.394 lagunek erabili baitzuten azpiegitura.[2]
Ibaigane kaleko irteeran Metro Bilbao enpresaren bezeroei arreta egiteko bulegoa dago. Geltokitik hurbil Bizkaia Zubia dago, Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotzen dituena.
2015eko maiatzaren 6tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[3]