![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Dinar_of_Ardashir_I_%2528cropped%2529.jpg/640px-Dinar_of_Ardashir_I_%2528cropped%2529.jpg&w=640&q=50)
Ardaxir I.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ardaxir I.a[1] (180 – 242) Sasandar Inperioaren sortzailea izan zen.
Ardaxir I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
224ko apirilaren 28a - 242ko otsaila ← Artaban IV.a - Xapur I.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Istakhr, 180 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | 242 (egutegi gregorianoa) (61/62 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Pabag | ||||
Ezkontidea(k) | Denag (en) ![]() Khwarranzem (en) ![]() Murrod (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Sasandar dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f6/Ardeshir1.jpg/320px-Ardeshir1.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5b/Silver_coin_of_Ardashir_I.jpg/200px-Silver_coin_of_Ardashir_I.jpg)
Papagen semea eta Sasanen biloba, hauengandik Parsa erresuma (gaur egun Fars) heredatu zuen 208an. Partiar erregea zen Artaban IV.ak erasoa, honen aurka garaipena lortu zuen. Horren ondoren, bere burua erregeen errege izendarazi zuen 226an. Denbora gutxian hedatu zuen bere inperioa, partiarrak Hormizdaganeko guduan garaituz 224an eta hiriburua zen Ktesifonte hartuz. 228an Partiar Inperioa suntsitzea lortu zuen, eskualde hura azken laurehun urtean okupatu zuena. Zoroastrismoa estatuko erlijio ofizial izendatu zuen.
Tradizioaren arabera Ziro II.a eta Dario I.a pertsiar enperadoreen ondorengoa zen Ardaxir I.arekin Pertsian sasandarren erregealdia hasten da. Akemenestarren antzinako Pertsiarenak izan ziren lurraldeak okupatu zituen inperio bat sortzen hasi zen Eufrates ibaitik ekialdera, garai hartako Pertsiaren loria berreskuratzeko asmoz. Bere erregealdiaren amaieran Erromaren aurkako gerra berrabiatu zuen, bere seme eta oinordeko izan zen Sapor I.ari oso ondorio kaltegarriak ekarri zizkiona.